Mutrikuko Txapelketa dela eta, Xistera Gipuzkoara itzuliko da

  • 2016-09-08
  • Los pelotaris que disputaron la semifinal, saludando al público

Finalerdiak larunbat honetan bertan jokatuko dira, eta finalak, hilaren 17an

Ekainaren erdialdean Andoainen bizi izandako hitzorduaren ostean, Xistera Zirkuitua Gipuzkoara itzuliko da, izan ere, dena dago prest Mutrikuko Miruaitz frontoian jokatuko den txapelketarako. Frontoi hau erreferente bat da zesta munduan eta uztailaren azken egunetan han bertan ospatu ziren modalitate honetako Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako finalak.

Hurrengo torneo honetako finalerdiak etzi, hau da, larunbatean jokatuko dira 22:00etatik aurrera eta, ohikoa denez, zortzina taldeko bi kiniela izango dira ikusgai, bata gazte mailakoa, eta bestea, nagusi mailakoa. Biak hamabost tantora jokatuko dira eta serie bakoitzeko lehenengo bi sailkatuak hilaren 17an, larunbatean, 22:00etatik aurrera ospatuko diren lehia erabakigarrienetan arituko dira.

Final hauetan berritasun batzuk sartuko dira indarraean, 25 edo 30 tantorako partida baten ordez, set-en sistema erabiliko baita. Gauzak horrela, bi joko irabaziko dituen bikoteak eskuratuko du titulua. Hala ere, nesken finalak ez du aldaketarik edukiko, maila honetan neurketa bat jokatuko baita. Aurtengo zirkuituko torneo guztietan egin denez, hilaren 17ko jaialdia oso-osorik eskainiko da zuzenean streaming bidez www.xistera.eus web orria eta Facebook eta Twitterren dauzkan perfilen bitartez.