Nesken Xistera Zirkuitoa abiatzera doa

Cabanillasen abiatuko da nesken aurreneko Xistera Zirkuitoa. Larunbatean, ekainaren 2an, eta igandean, ekainaren 3an, izango da. Larunbatean 16.00etan abiatuko da jardunaldia, eta 19.00 inguruan amaituko da estraineko saio hau. Aurrena, hiru kiniela ezberdin jokatuko dira, eta ondoren Zirkuitoko norgehiagoka bat jokatuko da. Horrekin itxiko da lehen eguna. Gehiago irakurri

Inoiz baino indartsuago dator Xisteraren denboraldi berria

Xisteraren denboraldi berria inoiz baino indartsuago dator. Alde batetik, Xistera Zirkuitoaren hirugarren edizioa jokatuko da, eta aurten aurreneko aldiz nesken Xistera Zirkuitoa jokatuko da, eta baita lehen aldiz Mundiala ere izango dute emakumezkoek. Mutilen Interjai lehiaketa ere aurten estreinatuko da. Gehiago irakurri

Itxaropentsu ikusten dute etorkizuna Noainen

Noain Jai Alai da Noaingo zestako kluba, eta Nafarroan daudenen artean zaharrena ere bera da. Hauek ere une hobeagoak eta okerragoak ere bizi izan dituzte, baina orain daukatenarekin oso gustura daude bertako agintariak, eta etorkizunari begira oso itxaropentsu agertzen dira. Gehiago irakurri

Akarregi ari da indarra hartzen

Akarregi da Lekeitioko elkartea. 80. hamarkadan sortu zen, eta zesta eta eskua batzen zituen, eta batzen ditu. Klubak tarte luze honetan bere gorabeherak izan ditu, eta une honetan egonkortze lanean ari da. Badirudi zulotik irten eta berriro ere argi izpi dizdiratsuak iritsi direla Bizkaiko kostako herri honetara. Gehiago irakurri

Donibane Garazin berriro ekin diote lanari

Goizeko Izarra taldeak 90 urte ditu, Donibane Garazin izen hori aipatu, eta gauza handia da, jende asko hartzen baitu bertan, bera baita Nafarroa Behereko hiriburuko pilotako elkartea. Bere barnean dauka zestako eskola ere. Gehiago irakurri

Suso-Lertxundi

Susok Noainen bilatuko du bere bigarren titulua

Irailaren 2an Donibane Lohizunen irabazi ostean, Edu Suso arabarrak bihar bilatuko du San Miguel eguna ospatzen ari den Noaingo Bidezarra frontoian Xistera Zirkuituko bere bigarren titulua. Gehiago irakurri

Asier-Antón-Sallaberry

Sallaberry-Antonek bere hasiera ona baliatu zuten

Phillippe Sallaberryk eta Asier Antonek bere hasiera ona baliatu eta Noaingo Txapelketako finalaurrekoa irabazi zuten. Delgado eta Óscar Del Río 4. tanto arte aurretik egon baziren ere, Luzean eta Cabanillasekoak berehala hartu zuten agintea eta handik aurrera lidertzari eutsi zioten. Gehiago irakurri

Una imagen del calentamiento previo a la quiniela del pasado sábado en el Ezkurdi de Durango.

Noaingo Txapelketa, aurpegi berriekin

Xistera zirkuitua asteburu honetan helduko da Noainera. 17:00etatik aurrera txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira eta ikuskizun ederra bermatuko duten aurpegi berriak ikusteko aukera egongo da. Gehiago irakurri

Zesta Punta jaialdia Donibane Lohizunen Xistera zirkuitoko finalekin

Xisterak bere bigarren hitzordua izango du Nafarroan

Asteburu honetan bertan Xistera Zirkuituak bere bigarren hitzordua izango du Nafarroan, abuztuaren 6 eta 7an Cabanillasen ospatutako txapelketaren ostean, orain Noainen txanda helduko baita eta han, larunbatean, 17:00etatik aurrera, torneoko finalerdiak jokatuko dira. Gehiago irakurri

Mutrikuko finaleko saridunak

Cosmek eta Del Riok bere erritmoa jarri eta titula eskuratu dute

kainean Durangon jokatutako Xisterako Zirkuituko lehen torneoan txapeldunordeak izan ziren Cosmek eta Del Riok porrot hau ahaztu eta, finalerdietan bezala beteta egon zen Miruaitz frontoian jokatutako norgehiagoka batean, Mutrikuko Txapelketako titulua lortu dute. Gehiago irakurri