Zestaren sua oraindik itzali gabe dago

  • 2020-12-04

Euskal Herritik oso gertu, Logroñon eta Palentzian, zesta gosea daukate. Orain urte asko ez dela izan zen bietan zesta punta, baina une honetan ez daukate ezer ere.

Logroñon oraintxe bi urte Xisteraren eskutik jaialdi bat izan zuten, eta ondoren ate irekiak egin ziren, eta jasotako erantzuna bikaina izan zen. Barne arazo batzuk medio, bertako zesta eskola izan zen, baina aspaldian ez dago. Batzuen nahiak eta gogoak oraindik bertan jarraitzen du, eta seguraski bultzada txiki bat nahikoa izango lukete aurrera egiteko.

Urte honetan zerbait egin nahian ibili baziren ere, gaitz honek dena bertan behera utzi zuen. Hor dute Las Gaunaseko pilotalekua, aparta da.

Palentziako kasua ere tankerakoa dela esan daiteke. Ongi funtzionatu zuen bertan. Gazte mordoska bat bazebilen han ere, baina izandako barne arazo batzuk medio, dena bertan behera bota zuten, eta eskola eta kluba kanpora joan zen.

Palentzian Txapelketa garrantzitsuak ere jokatu izan ziren, baina une honetan, nahiz eta bi pilotaleku luze izan, ez daukate ezer ere. Hala ere, bai batean eta baita bestean ere zestako sua ez dago erabat itzalita, eta haize apur bat, Zaragozan egin duten bezalaxe, nahikoa izan daiteke bi hiri hauetan ere zesta abian jartzeko.

Ahaztu gabe baita ere, Segovian dagoen Navas de Asuncion. Han ere zestak indarra izan zuen, txapelketa garrantzitsu ugari ere antolatu zituzten, baina zestak behera egin zuen unean eskubaloiak hartu zuen indarra, eta eurentzta izan en 54 metroko pilotalekua. Egun kirolegi dotore bat badute, han jokatzen dute eskubaloi eta areto futbol taldekoak, eta frontoia berriz, bakarrik eta aspertutra dago, zestaren usaina ahaztu gabe, eta pilotakaden hotsak entzuteko zain.