Xisteran aritzen diren pilotariak hasi dira nabarmentzen

  • 2021-05-21

Lehen baino geldoagoa doaz, baina txapelketak ari dira jokatzen, eta azkeneko urte hauetan Xisteran aritzen diren pilotariak hasita daude nabarmentzen lehiaketa ezberdinetan.

Horrela, Gipuzkoako Txapelketako finala zumaiarrek eraman zuten, C. Agirrek eta Urangak. Orain bi urte biak aritu ziren Xisteran, eta Urangak iaz jokatu zen lehiaketa bakarrean ere hartu zuen parte. Aurrean izan zuenetako bat Manci izan zen. Mutrikuarra azkeneko urte hauetan gehienetako bat nabarmendu den pilotaria izan da Xisteran. Berarekin Ameriketatik etorri berria den Goenagak jokatu zuen.

Gazte mailako finala ere zumaiarrak eraman zuten, eta han zegoen Xisteran aritu izan zen Ureta, eta aurrean, berriz, Urreisti eta Basterretxea, biak ere Xisterarekin aritzen direnak. Arabako maila nagusiko finaleko txapeldun izan zen Aaron. Xisterarekin ikaragarri nabarmentzen ari den pilotaria da bera. Ayo izan zuen lagun, eta aurkarietako bat Adrian, Xisterarekin aritzen den beste bat, honekLafuente izan zuen lagun. Bigarren Mailan txapela jnatzi zuenetako bat, Larrazabal, ere Xistarekin aritzen da.

Bizkaian ere gazte mailako finalean, Arakistain eta Atain II.a gailendu ziren, biak ere maila bikaina Xisteran ematen duten pilotariak. Berritxuarrak, Ekaitz eta Amets izan zituzten aurkari. Nabarmentzekoa kadete mailako finalean, bi neska aritu zirela mutilen aurka. Arakistain eta Aldazabal, hauek ere Xistarerarekin jokatzen dutenak.

GRABNIn ere Xisteran jokatzen duten pilotariak izan dira. Txapela Agirrek eta Mancik lortu zuten,eta aurrean, Xistera hasi zenetik ikaragarri nabarmendu den Antxon izan zuten. Honek Zabala izan zuen lagun Gazte mailako txapeldunetako bat ere, Atain II.a, orain bi urte sekulako denboraldia egin zuen Bigarren Mailan, txapela jantziz, Zelaia izan zuen lagun. Finala galdu zuen bikotea ere, Hirugarren Mailan nabarmendu ziren bi gazte izan ziren Urreisti eta Ureta. Beraz, esan daiteke, Xisterarekin jokatzen duten pilotariak ari direla motorrak berotzen.