Xistera Markina-Xemeinera itzuliko da

  • 2016-06-30
  • Xistera elkartearen batzar nagusia

Unik bihar hartuko ditu Markina-Xemeingo Txapelketako finalerdiak eta finalak uztailaren 9an jokatuko dira

Xisterak bere zirkuituko hirugarren hitzordua hartuko du bihartik aurrera dena hasi zen lekuan, hau da, Markina-Xemeinen, han, urtarrilaren 9an, jendetsua izan zen proiektuaren aurkezpena egin baitzen.

Aurreko torneoen egoitzak Durango eta Andoain izan dira eta bihar, 19:00etatik aurrera, Unibertsitateak Markina-Xemeingo Txapelketako nagusi eta gazte mailako finalerdiak hartuko ditu. Beste bi herrietan gertatu denez, 32 pilotarik hartuko dute parte, haietako 16-k gazte mailan, eta beste 16-ak, nagusi mailan. Horiek 15 tantorako kiniela bana jokatuko dute eta bigarren bueltaren ostean ez dira tanto bikoitzak izango.

Bikoteak eta zenbakiak bihar bertan zozketatuko dira eta lehia bakoitzeko lehenengo bi sailkatuak uztailaren 9an, larunbatean, kantxa honetan bertan ospatuko den finaletan arituko dira. Jaialdia 19:00etan hasiko da eta orduan nesken finala ere izango da ikusgai. Uztailaren 9ko hiru lehia erabakigarri hauek streaming bidez emitituko dira www.xistera.eus web orriaren bitartez.

Orain arte Xisterak antolatu dituen bi txapelketei dagozkionez, Durangon Antxon Alberdi-Txominek (Susoren ordezkoa) irabazi zutela gogoratu behar da eta Andoainen, berriz, Narbarte-Ekhi atera ziren garaile.


Xistera regresa a Markina-Xemein

La Uni acogerá mañana las semifinales del Campeonato Markina-Xemein, cuyas finales se disputarán el día 9

Xistera afronta a partir de mañana la tercera cita de su Circuito, y lo hace regresando al lugar en el que empezó todo, es decir, a Markina-Xemein donde el 9 de enero tuvo lugar la multitudinaria presentación de este proyecto que ya ha tenido sus primeras paradas en Durango y Andoain.

Así las cosas, la Universidad acogerá mañana, a partir de las 19:00 horas, las semifinales senior y juvenil del Campeonato Markina-Xemein, que, al igual que ha sucedido en las dos anteriores competiciones, volverá a reunir a 32 pelotaris, 16 de categoría juvenil y 16 de categoría senior, quienes disputarán una quiniela por parejas a 15 tantos, sin tanto doble a partir de la segunda vuelta.

La composición y los dorsales de los binomios se determinarán mañana mismo mediante sorteo y los dos primeros de cada categoría accederán a la final, anunciada para el sábado 9 de julio en este mismo recinto, donde a partir de las 19:00 horas también se podrá presenciar la final femenina. Estos tres choques decisivos del día 9 serán emitidos en directo vía streaming a través de www.xistera.eus.

En lo que concierne a los dos citados campeonatos que por el momento ha organizado Xistera, Antxon Alberdi-Txomin (sustituto de Suso) vencieron en Durango, mientras que Narbarte-Ekhi hicieron lo propio en Andoain.