‘Uni’ txiki geratu da ‘Xistera’ren hasiera ekitaldian

  • 2016-01-09
  • XISTERAren aurkezpen ofiziala Markina -Xemeinen

Markinako ‘Uni’ txiki geratu da ‘Xistera’-ren aurkezpenean, harmailetan 900 pertsona baino gehiago bildu direlako, arrakasta handiko eta historikoa izan den gaurko jardunaldiari giro ezin hobea emanez. Bizkaiko herri honetan puntistak, eskoletako ordezkariak eta zaleak bildu dira eta, elkarlean arituz, espezialitate horrek biziberrituko aukera izango duela frogatuz. Zentzu horretan, ‘Xistera’, Euskal Herriko Xistera Kluben Kirol Klubaren helburua denen artean modalitatea bultzatzea eta txapelketen zirkuitu bat sortzea da.

Eguneko lehen ekitaldia Udaletxeko Plazan egindako harrera izan zen eta han hasi zen kalejira, txistuen doinuen erritmoa jarraituz, herrira ibilbide txiki bat egin baitzen. Behin frontoira iritsita, Jon Eskuderok eta Arantxa Ugartek gidaten zuten aurkezpenari ekin zion.

Patxi Jauregi Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako presidenteak adierazi zuenez, ‘Xistera’ “zesta egoera txarrean” zegoelako jaio zen, beraz “zerbait egin behar zela, eta ahalik eta azkarren, hobeto”. Ildo horrekin jarraituz, proiektua “hiru urtekoa dela” esan zuen eta, horrela “denen artean, kriterioak batu eta ideiak kanalizatu nahi ditugu”. Era berean, erakunde guztiei eskerrak eman zizkien, emandako laguntzagatik.

Jarraian, Jon Eskuderok eta Arantxa Ugartek ‘Xistera’-ren oinarriak aipatu zituzten, horrek umeei kirol hori praktikatzeko aukera eman nahi dielako eta, horretaz gain, klubak indartu, eskola berriak sortu, txapelketa indartsuak antolatu eta Jai Alai kanpora zabaltzeko asmoa duelako. Segidan, hamar minutuko bideoan ikusi zen, bertan, ‘Txino’ Bengoa, Isidro Lekube, Félix Espilla edo Iñaki Goikoetxea izar handiak agertu ziren, eta haiekin batera, Patxi Jauregi eta Ibon Urreisti ‘Xistera’-ren presidentea.

Erakundeen presentzia ere nabarmentzekoa izan zen eta, hainbat alkate eta zinegotziez gain, Rubén Goñi, Kirol eta Gazteriako Nafarroako Instituatuko Zuzendaria, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria eta Lorea Bilbao Euskara eta Kultura Diputatua ere egon ziren frontoian.

Lehenengoak, pilota, eta “honen barruan, zesta punta, erreferente bat da guretzat”, azpimarratu zuen eta, hori dela eta, “Federazioa eta kluben eskutik, promozionatzeko konpromisoa daukagu”. Jon Redondok, berriz, “zoriontsu eta, egia esan, harrituta” zegoela aitortu zuen, harmailetan hainbeste jende ikustean, eta “zorionak eta animoa” bidali zizkien ‘Xistera’-ko kideei, “denok modalitate hau indartu nahi dugulako”. Azkenik, Lorea Bilbaok zesta punta “kirol bat baino gehiago” dela aipatu zuen, “gure herria, gure kultura eta gure izaera” erakusten dituelako. Horregatik, “etorkizuna aurrera begiratuz sortu behar da, iraganakoaz ikasiz, denen artean lortu dezakegulako”.

Azken txanpan, Jon Eskuderok zesta puntari eskainitako bertso bat bota zuen; Berriatua, Markina eta Mutrikuko umeen arteko bi partida jokatu ziren, jendetsua izan zen pilotari, klubeko ordezakariekin eta agintariekin batera argazki bat atera zen, aurresku bat dantzatu zen eta, kanpoan, zesta eta pilota bana oparitu zaie sei eta hamar urte bitarteko umeei.