Nesken Xistera zirkuitoak Tolosan izango du hurrengo geldialdia

  • 2018-10-30

Nesken Xistera zirkuitoak ere bidea egiten jarraitzen du, eta hurrengo geldialdia Tolosan izango du. Igandean, 10:30etan hasita jokatuko da nesken Xistera zirkuitoa.

Hasteko, bi kiniela jokatuko dira eta jarraian etorriko dira bi norgehiagokak. Lehen partidan, Maialen Aldazabal eta Naroa Merino, Loreline Cariteauren eta Naia Calvoren aurka lehiatuko dira, eta bigarrengoan, berriz, Ziortza Landa eta Eneritz Lizardi, Maddi Jauregiren eta Izaro Arberen aurka.

Txapelketa honetan ere puntuetan gauzak oso orekatuta daude, eta igandean Beotibarren jokatuko diren bi partidek emozio faltarik ez dute izango.

Tolosako jaialdian gaur egun zestan ari diren neskarik gehientsuenak ikusi ahal izango dira, eta Euskal Herriko klub ezberdinak ordezkatuta egongo dira Betoibarren ikusi ahal izango diren neurketetan.