Narbarte-Ekhik ala Urrutxua-Ubillak estreinatuko dute palmaresa Gipuzkoan

  • 2016-06-17
  • Ubilla y Urrutxua, antes de comenzar la semifinal de Andoain

Aldez aurretik gazte mailako eta nesken finalak jokatuko dira, horiek guztiak ikusgai izango dira www.xistera.eus web orriaren bitartez, 17:15etatik aurrera

Narbarte-Ekhik ala Urrutuxua-Ubillak estreinatuko dute Xisterako palmaresa Gipuzkoan, izan ere, iragan astean Durangon jokatutakoaren ondoren, bihar, larunbatean, Andoaingo Arrate frontoian ospatuko dena Zirkuituko bigarren finala izango da.

Sailkapen kinielan, Donostia eta Gasteizko klubeko Narbarte-Ekhi nagusitu ziren, baina Sallaberry-Urangari berdinketa hausteko tantoa irabaziz txartela eskuratu zuten Urrutxua-Ubillak (Gernika-Berriatua) bere kalitatea erakutsi nahiko dute Arrate frontoian. Horrela Bizkaiarentzat izango litzatekeen bigarren titulua eskuratuko lukete, Antxon-Alberdi-Txomin garaile atera baitziren iragan larunbatean, Durangoko Euskal Asteko Torneoan, hain justu.

Gazte mailako finalean emozio handia aurreikusten da Goixerri-Olazagastik, Mutrikuko Danok Bat eta Donibane Lohizuneko Luzean klubekoek, hurrenez hurren, tanto bakar batengatik irabazi baitzuten Iban Etcheberry eta Montamaten aurretik. Azken bi horiek Luzean elkartekoak dira, beraz, gutxienez txapel bat abiatuko da Iparraldera.

Durangon gertatu zen bezala, jardunaldiko lehenengo lehia erabakigarria neskena izango da, 17:15etatik aurrera, Nahia Calvo-Jane Arreitunaindia eta Eneritz Lizardi-Izaro Arbe nor baino nor arituko baitira. Laurek bere trebezia erakutsi zuten orain dela aste bete Ezkurdin, baina biharko, bikoteak aldatu dira. Norgehiagoka honen aurretik, 16:15etan, Gazteleku klubeko alebin mailako puntisten erakustaldi bat antolatu da, giroa apur bat berotzeko.

Jaialdia zuzenean emitituko da, 17:15etatik aurrera, streaming-en bidez, www.xistera.eus eta bere facebook eta twitterren bitartez.


Con anterioridad se disputarán las finales juvenil y femenina y todas ellas se podrán ver en www.xistera.eus a partir de las 17:15 horas

Narbarte-Ekhi o Urrutuxua-Ubilla serán los encargados de estrenar el palmarés de Xistera en tierras guipuzcoanas, puesto que la de mañana sábado en el frontón Arrate Andoain será la segunda final del Circuito, después de la disputada la semana pasada en Durango.

En la quiniela clasificatoria, Narbarte-Ekhi, de los clubes de Donostia y Gasteiz, respectivamente, se mostraron superiores a sus adversarios, pero Urrutxua-Ubilla (Gernika-Berriatua), que lograron el pase al ganar el tanto de desempate a Sallaberry-Uranga, querrán demostrar su calidad en el frontón Arrate para conseguir el segundo entorchado para Bizkaia después del firmado el sábado pasado por Antxon Alberdi-Txomin en el torneo durangarra de la Euskal Astea.

En la final juvenil se prevé una gran dosis de emoción, puesto que Goixerri-Olazagasti, de Danok Bat de Mutriku y Luzean de San Juan de Luz, se impusieron por solo un tanto ante Iban Etcheberry y Montamat, ambos de Luzean, con lo que al menos una de las txapelas viajará hasta Iparralde.

Tal y como sucedió en Durango, la primera final del programa será la femenina, en la que a partir de las 17:15 horas se enfrentarán Nahia Calvo-Jane Arreitunaindia con Eneritz Lizardi-Izaro Arbe. Las cuatro ya exhibieron la semana pasada su habilidad con la cesta, pero mañana jugarán con las zagueros cambiadas. Antes de este encuentro, a las 16:15 horas, habrá una exhibición de puntistas alevines del club Gazteleku, que irán calentando el ambiente antes de los choques decisivos.

El festival se podrá ver en directo a partir de las 17:15 horas vía streaming a través de la página web www.xistera.eus y de sus perfiles en facebook y twitter.