Mutrikuk eta Oronozek hartuko dituzte Xisterako jardunaldiak

  • 2019-11-13

Bi ekinaldi izango ditu asteburu honetan Xisterak, eta biak larunbatean izango dira. Hasten lehenak, neskak izango dira, Emakumezkoen Topaketak jokatuko baitira Mutrikun larunbat honetan 16.00etatik aurrera. Topaketa guztian zehar bezalaxe, adin ezberdinetako neskak arituko dira, eta bertan bai kinielak, eta baita partidak ere izango dira. Neurketak era tradizionalera eta baita jokoetara ere jokatuko dira.

Mutilen Kadeteen Zirkuitua, berriz, Oronozera iritsiko da, bertan lehen aldiz izango da Xisterako ekinaldi bat. Betiko moduan, 15 tantora bi kiniela jokatuko dituzte kadeteek.