Markina-Xemeinen abiatuko dira Nesken Topaketak

  • 2019-09-05

Nesken Xisterako topaketak abian jarriko dira asteburu honetan, larunbat honetan 16.00etan jokatuko baita aurreneko saioa Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan. Bertan, hainbat neska batuko dira eta bertaratzen diren zaleek bai kinielak eta baita partidak ere ikusteko parada izango dute.

Adin ezberdinetako neskak arituko dira topaketa hauetan, eta bertan garbi ikusiko da geroz eta neska gehiago ari direla zestan jokatzen, eta bi modalitatetan aritu ahal izango dira lehen jardunaldian, bai kinieletan, eta baita partidetan ere.