Markina-Xemeinek Karmenak aurreratuko ditu

  • 2016-07-08
  • Los pelotaris que disputaron la semifinal, saludando al público

Nagusi mailan, Antxon Alberdik Jon Tambourindeguyren lekua hartuko du, azken hori baja izango da eta

Markina-Xemeinek ospe handiko Karmenak aurreratuko ditu, bihar, larunbatean, 19:00etan, aipatutako jai-eguneko aste bat aurrerago, Unibertsitateak Xistera Zirkuituko hirugarren zesta puntako txapelketako finalak hartuko ditu eta.

Senior mailako lehia erabakigarrian aldaketa bat egongo da, finalerdiko kinielan hirugarren postuan geratu zen Antxon Alberdik Jon Tambourindeguyren lekua hartuko baitu, hori azken orduko baja da eta. Berriatuako klubekoak Ekhi arabarra izango du lagun atzeko koadroetan, eta irabaziz gero, biek bere bigarren garaipena erdietsiko lukete zirkuitu barruan, bizkaitarrak Durangon irabazi zuelako, eta gasteiztarrak gauza bera egin zuelako Andoainen.

Azken txapelketa honetan, Ekhik bihar bere aurkaria izango den Jagoba Narbarte izan zuen lagun, baina bihar, Donostia Jai Alaikoaren atzelaria Guetharyko Olharroa klubeko Julien izango da.

Gazte mailari dagokionez, Andoainen txapeldunordea geratu zen Goixerri mutrikuarra porrota hori ahazten saiatuko da, eta horretarako, Luzean taldeko Theo Laborderekin arituko da. Elkarrekin Luzean ere jokatzen duen Jon Bidondo eta Danok Bateko Mikel Mancisidorren kontra neurtuko dituzte indarrak.

Jaialdia 19:00etan hasiko da nesken finalarekin eta bertan Nahia Calvok eta Jane Arreitunandiak Maite Ortiz de Mendivil eta Eneritz Lizardi izango dituzte arerio oso erakargarria aurreikusten den norgehiagoka batean.

Aurremeko txapelketetan gertatu denez, hiru partidak Interneten bidez emitituko dira streaming bitartez eta www.xistera.eus eta Facebook eta Twitterreko profiletan izango dira ikusgai.


Markina-Xemein anticipa los Cármenes con tres finales

En senior, Antxon Alberdi ocupará el lugar de Jon Tambourindeguy, que causa baja

Markina-Xemein anticipará mañana sábado, a partir de las 19:00 horas, la llegada de los famosos Cármenes, puesto que con una semana de antelación, la Universidad acogerá las finales del tercer campeonato de cesta punta encuadrado en el Circuito Xistera.

El choque decisivo de categoría senior presenta un cambio, puesto que Antxon Alberdi, que quedó tercero en la quiniela semifinal, entra en el lugar de Jon Tambourindeguy, que causa baja a última hora. El del club de Berriatua formará en la zaga con el alavés Ekhi y en caso de vencer, ambos sumarían su segundo título en el presente circuito, puesto que el vizcaíno ganó en Durango y el gasteiztarra hizo lo propio en Andoain.

En esta última competición, Ekhi tuvo como compañero al que mañana será su rival, como es el guipuzcoano Jagoba Narbarte, de Donostia Jai Alai, quien tendrá como zaguero a Julien, pelotari del club Olharroa de Guethary.

Dentro de la categoría juvenil, el mutrikuarra Goixerri, que quedó subcampeón en Andoain, intentará resarcirse de aquella derrota, para lo cual se aliará con Theo Laborde, de Luzean, y hará frente a Jon Bidondo, también de Luzean, y a su compañero en Danok Bat Mikel Mancisidor.

La función se abrirá a las 19:00 horas con la final femenina, en la que Nahia Calvo y Jane Arreitunandia tendrán como rivales a Maite Ortiz de Mendivil y Eneritz Lizardi en un partido que se presenta muy atractivo.

Al igual que ha sucedido en los anteriores campeonatos, los tres encuentros se podrán ver en directo por Internet vía streaming a través de la web www.xistera.eus y de sus perfiles en Facebook y Twitter.