Jean Pierre Abeberry joan zaigu

  • 2020-08-13

Nahi gabe handi batek ilundu zigun lehendik iluna eta trumoitsua zen asteazken iluntzea, orduan jakin baigenuen Jean Pierre Abeberry zendu zela.

Puntista ohia, eta zesta puntaren alde lan handia egin zuen gizona. Xisteraren proiektuaren laguna eta bultzatzailea, ez zuen hutsik egiten gure final handietan, ez eta Biarritzen, eta inguruan Xisterak antolatzen zituen jaialdietan ere.

Xisterako familia handia osatzen dugun guztien partetik, gure doluminik sentikorrenak bere familia eta lagun guztiei.

Eskerrik asko emandako guztiagatik!!