Ezkurdik Xistera Zirkuituko lehenengo finalak hartuko ditu

  • 2016-06-08
  • Presentación de las finales del Torneo de la Euskal Astea de Durango.

Mutilen bi lehia erabakigarriak baino lehen, neskek ere bere txapelen bila borrokatuko dute eta partidak www.xistera.eus web orriaren bitartez emitituko dira

Durangoko Ezkurdi frontoiak hartuko ditu larunbatean, 18:00etatik aurrera, Xisterak, hau da, Euskadiko Federakuntzaren eskutik zesta punta harrobitik bultzatzeko sortutako kluben klubak antolatzen dituen Zirkuituaren lehenengo finalak.

Sailkapen kinielak jokatuta, Antxon Alberdi-Susok (Berriatua-Gasteiz) eta Kosme-Del Ríok (Zumaia-Gasteiz) eskuratu zuten txartela nagusi mailan eta gazteei dagokionez, Mancisidor-Bereziartua (Mutriku-Berriatua) eta Unax Vidal-Arrizabalaga (Berriatua-Mutriku) izango dira txapelen bila arituko direnak.

Finalerdiak kiniela erara jokatu baziren ere, larunbatean, nagusiak 30 tantorako partida bateko protagonistask izango dira eta gazteek, berriz 25 tantora jokatuko dute. Bi finalen irabazleek 5 puntu lortuko dituzte ranking-ean, eta txapeldunordeak, berriz, 3. Horiek iragan asteako kinielan egindakoei gehituko zaizkie, orduan, hirugarrenek puntu gehiagarri bat ere erdietsi zuten eta. Aldez aurretik, 18:00etan, nesken finala ospatuko da, Xisterarentzat, emakumeak zesta puntara erakartzea ezinbestekoa delako eta bertan Eneriz-Lizardo-Jane Arreitunandia Naia-Calvo-Izaro Arberen kontra arituko dira.

Festibala osorik emitituko da streamin-en bidez www.xistera.eus web orriaren bitartez eta bertan Durangori buruzko erreportaje bat ere eskainiko da, alkatesa eta zesta puntarekin lotura handia daukaten hainbat pertsonen adierazpenekin.

Durangoko zesta punta erreportajea ikusteko sakatu hemen