Bizkaitarrak eta lapurtarrak izan dira nagusi Elizondon

  • 2018-07-30

Bizikaitarrak eta lapurtarrak izan dira nagusi Elizondoko UGAREIN Xistera zirkuitoko torneoan. Barinagarenteria eta Mandiola maila nagusian, eta Ibarluzea eta Sorozabal, gazteetan, izan dira garaile. Igande goizean jokatu ziren kanporaketak, kinielak izan ziren, 15 tantora, eta goizean garaipena lortu zuten bikote berak izan ziren arratsaldean ere nagusi izan zirenak.

Goizeko kanporaketetan Ibarluzea eta Sorozabal izan ziren irabazle gazte mailan, eta eurekin batera Gandiaga eta Etcheverry sailkatu ziren arratsaldeko finala jokatzeko. Emozio handia izan zuen maila honek. Gazteetan, berdintsuna handia izan baldin bazen, maila nagusian oraindik eta handiagoa izan zen eta azkeneko txanpara laubat bikote sartu ziren finala jokatzeko aukerekin. Azkenean, Barinagarenteria eta Mandiola izan ziren onenak, baina tanto batera bigarren sailkatu ziren Etcheberry eta Zugaitz. Bikoteen zozketa, betiko moduan, saioa hasi baino ordu bat lehenago egin zen.

Gazte mailako finala

Ibarluzea – Sorozabal 2 / Gandiaga – Etcheverry 0 (15-13 eta 15-5)

Bi aurrelari bizkaitar eta bi atzelari lapurtar ziren final honetan, eta bi joko oso ezberdin izan ziren ikusgai. Lehenengoan, berdintsasun ikaragarria izan zen, markagailuan ere gorabehera ugari, eta berdinketak ere bai, guztira hamaika aldiz egon baitziren berdinduta, baina azkenean gorriek lortu zuten lehen puntua. 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 3-2, 3-3, 4-3, 4-4, 5-4, 5-5, 6-5, 6-6, 7-6, 7-7, 8-7, 8-8, 8-9, 9-9, 9-11, 11-11, 11-12, 12-12, 14-12, 14-13 eta 15-13.

Bigarren jokoan kolore gorria bakarrik izan zen. Etcheverryk, gainera, arazoak izan zituen bere zestarekin, eta Ibarluzeak eta Sorozabalek nahi bezala eraman zuten joko hau. 1-0, 1-1, 7-1, 7-2, 8-2, 9-2, 9-3, 10-3, 10-4, 12-4, 12-5 eta 15-5.

Maila nagusiko finala

Barinagarenteria – Mandiola 2 / Etcheberry – Zugaitz 1 (10-15, 15-13 eta 5-2)

Bariagarenteriak eta Mandiolak maila nagusiko garaipena lortu zuten final eder eta lehaiatu baten ostean. Aurreneko jokoan berdintasuna izan zen bosnako berdinketaraino, baina hortik aurrera bikote lapurtarrak ihes egin zuen, abantaila hartu eta hori ederki kudeatu zuen lehen puntua eskuratzeko. 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 3-2, 3-3, 4-3, 4-4, 5-4, 5-5, 5-8, 6-8, 6-6-11, 9-11, 9-13, 10-13 eta 10-15.

Bigarren jokoan, bizkaitarrak berdinketaren bila atera ziren, eta laugarren tantotik aurrera hartu zuten aurre, eta ez zuten barkatu, lortutako alde horri eusten eta mantentzen jakin izan baizuten, nahiz eta bolada batean larri ere ibili ziren, urdinek berriro harrapatu egin baitzituzten. 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-2, 3-3, 6-3, 6-5, 7-5, 8-5, 8-7, 9-7, 9-9, 9-10, 10-10, 12-10, 12-11, 14-11, 14-13 eta 15-13.

Kitarakoan gorriak azkar aurreratu ziren, eta nagusi izan ziren, garaipena lortuz. 2-0, 2-1, 4-1, 4-2 eta 5-2.