Bartzelonako Vasconia taldeak ezin du erabili pilotaleku luzea

  • 2020-10-16

Arazoak gehitu zaizkio Bartzelonako Vasconia taldeari. Une honetan Vall d´Hebronen zeukan pilotaleku luzea ezin baitu erabili eta motzetan entrenatuz ari dira bertako pilotariak.

´´Gaitzarekin hasi zen kontua. Pilotalekuaren ondoan dago kiroldegia, eta baita hospitala ere. Garairik zailenean kiroldegian ere oheak jarri zituzten, eta hala jarraitzen dute. Ondorioz, Boleiko taldeak pilotalekua eskatu zuten, eta hemen ari dira entrenatzen. Ordutegiak banatu eta ongi ari ginen moldatzen, baina orain guk ezin dugu aritu´´, esaten du Carles Pedragosak, Vasconia taldeko ordezkariak.

´´Boleikoak erortzerakoan min hartzen zutela, eta parkea jartzeko eskatu zuten. Indar handia daukate  eta lortu egin zuten, guzti hori guri ofizialki ezer esan gabe. Ondorioz une honetan ezin dugu gure pilotalekua erabili, lehentasuna izan behar duen kirolak, ezin du bere instalakuntza erabili´´, gehitzen du Carlesek.

Kontuak luzerako egingo duenaren errezeloa dute. ´´Hasieran esan ziguten berahala izango zela berriro ere guretzat, baina ikusi dugu parkea jartzen diru asko gastatu dutela, eta ondorioz luzerako izango denaren susmoa dugu´´, dio Pedragosak.

Ondorioz, Bartzelonako Udal Institutuarekin batazarra hitzartuta daukate, eta handik zerbait garbia lortzea espero dute, edo egia jakitea. Vasconiak ere guzti honek sortzen dizkion eragozpen guztiak agertzeko asmoa dauka.

Izan ere, orain frontoi laburretan ari dira entrenatzen. ´´Instalakuntzetako bat, frontoi laburra erabiltzen dugu, eta gero Bach de Rodako beste bi pilotaleku laburretan ere ari gara´´, dio Carlesek. Horrek, ordea, eragozpenak ekarri dizkie. ´´Pilota eskolak berdin jarraitzen du, alde horretatik ez daukagu arazorik, baina helduekin bai. Azken batean dirua jartzen dute frontoian aritu ahal izateko, eta jadanik esan digute ez jokatzekotan, ez dutela ordainduko´´, dio.

´´Gainera, hemen umeak topatzea ez da erreza izaten, eta gainetik instalakuntzeko arazoak jartzen badizkigute, dena zailtzen zaigu´´, eransten du Carlesek. Gainera, kalteak ere izan ditzute. ´´Urrian nesken lehiaketa bat egin nahi genuen, horretarako diru laguntza ere jasota geunden. 33 neskak eman zuten izena, baina ezingo da jokatu. Azaroan Espainiako Txapelketako finala ere antolatuta genuen, eta baita profesionalen jaialdi bat ere, baina hori ere ezingo da egin´´, dio Pedragosak.

Orain Udal Institutoarekin egin behar dute bileraren zain daude, eta ea handik zerbait lortu dezaketen, gauzak normaltasunera itzuli ahal izateko.