Aurrera jarraitzen du Markina-Xemeingo Torneoak eta hastera doa Durangokoa

  • 2019-05-15

Markina-Xemeinen, ostiralero bezalaxe, sei partida jokatu ziren, bina maila bakoitzeko, elite, helduen, eta gazte mailakoetan, eta orokorrean neurketa bikainak atera ziren, seitik bostetan amaierara arte iraun baitzuen emozioak.

Markina-Xemeingo maiatzak 10eko emaitzak

  • Ezpeleta-Gardoki 30 – 25 Pagaldai-Txurruka
  • Uribesalgo-Oinatz 11 – 30 Jokin-Elosegi
  • Zelaia-Alain 30 – 25 Eñaut-Iriondo
  • Alex-Danel 27 – 30 Aaron-Atain II
  • Ibar-Elkoro 22 – 30 Zuloaga-Elkoro II
  • Meabe-Aimar 30 – 25 Antxon-Mandiola

Markina-Xemeingo UNI pilotalekuan, maiatzak 17, 16:45etan

  • Ansola-Kirmen / Erkiaga-Unax
  • Mendi-Ander / Arakis-Lourido
  • Zuloaga-Elkoro II / Aaron-Atain II
  • Alex-Danel / Ibar-Azkarate
  • Tamburindegi-Ibarluzea / Hormaetxea-Etxebarrieta
  • Antxon-Mandiola / Kosme-Manzi

Bestetik, pasa den igandean Markina-Xemeinen bertan jokatu ziren eskola arteko finalerdiak, eta emaitzak hauek izan ziren:

  • Astelarra-Intxausti 25 – 23 Erika-Arai
  • Lekue III-Goikoetxea 9 – 25 Bilbao VI-Argoitia
  • Zelaia-Elortegi 25 – 20 Ihart-Maialen
  • Javier-Ander 25 – 9 Arrasate-Danel
  • Arakis-Oier 30 – 29 Eñaut-Iriondo

Bukatzeko, larunbat honetan, Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan, bertako eskolako partidak ere izango dira 11.30ean hasita:

  • Urri II-Maddi / Txanton-Guerrero
  • Erika-Arai / Uribesalgo-Peru
  • Ezpeleta-Elosegi / Jokin-Elortegi

Euskal Jaiak Torneoaren hasiera Durangon

Larunbatean ekingo zaio Durango Euskal Jaietako Torneoari eta hilabete bateko iraupena izango du, ekainaren 15ean amaituko baita. Partidak Ezkurdi pilotalekuan jokatuko dira, eta bertan helduen maila eta elite maila izango dira, eta jardunaldiko maila bakoitzeko partida bana izango da.

Maiatzak 18, Durangoko Torneoko lehen jardunaldia, 18:00etan

  • Egoitz-Asier / Urrutxua anaiak
  • Arbe-Mandiola / Aaron-Adrian