Aratz Mendizabal Goixerri III.ak Danian jokatuko du

  • 2021-02-18

Aratz Mendizabal Goixerri III.ak Daniako enpresarekin fitxatu du. Azkeneko hilabeteak Maiamin egin ditu, eta hango jarduna amaitu ostean, Daniarako bidea hartzeko aukera eman diote. Baina aldaketa nabarmen bat ere izango du 19 urteko mutrikuar gazte honek, izan ere orain arte beti atzelari moduan ezagutu baldin badugu ere, hemendik aurrera aurrelari moduan arituko baita.

Aratz Mutrikuko Danok Bat taldean hazi eta hezitakoa da, eta Xisterarekin ere aritu da. Gaitzak gogor jo duen urte zail honeta, Xisterak antolatu duen txapelketa bakarra jokatu eta irabazi zuen, Master Interjai, Antxon lagun zuela.

Danian, bere aniarekin egingo du bat, azkeneko bi urte hauetan bera baino bi urte zaharragoa den Ekaitz Mendizabal Goixerri II.a bertan ari baita. Oraingoz, behintzat, elkarrekin ezingo dute bikoterik osatu, izan ere Ekaitz aurrelaria baita eta orain Aratz ere horrela arituko baita.