Andoaingo Gaztelekuk eman dio kurtsoari amaiera

  • 2021-06-18

Urte berezia izan da, baina klub ezberdinek ahal den neurrian lanean jarraitu dute, eta horixe izan da Andoaingo Gaztelekuren kasoa ere. Ostegun arratsaldean, barne lehiaketa eder batekin eman zion amaiera aurtengo kurtsoari.

´´Urte berezia izan da, baina nahiko ongi bete dugu. Benjamin eta alebinen artean10 ume dauzkagu horietako bat neska eta 9 mutil. Hasi urrian egin ginen, baina gero urriaren amaieran geratu behar izan genuen gaitzagatik. Horren ondorioz bik utzi zuten, baina berriro itzuliko direla uste dugu´´, dio Igor Lizasoainek, taldeko ordezkariak.

Hortik aurrera hasten zaizkie arazoak. ´´Infantil-kadeteetan, lau dauzkagu, baina aurrelariak, eta bikoteak osatzeko arazoak etortzen dira´´, esaten du. ´´Nagusien mailan beste bost dauzkagu, baina horietatik gehienak ez dugu lehiatzen´´, dio Lizasoainek.

Hurrengo denboraldia lasaiagoa izatea espero dute, eta erronkak ere jarrita dituzte. ´´Alebinetatik aurrera gehienak joan egiten zaizkigu, futbolera, eskubaloira, edo beste kirolen batera. Hor eusten saiatu behar dugu, hori izan behar du hurrengo erronka´´, dio Igorrek.

Aurtengoa joan da, eta sentsazio onekin amaitu dute. Jadanik datorren denboraldiari begira ilusioarekin daude, eta hori da garrantzitsuena.