Nesken Xistera Zirkuitoa abiatzera doa

  • 2018-05-31

Cabanillasen abiatuko da nesken aurreneko Xistera Zirkuitoa. Larunbatean, ekainaren 2an, eta igandean, ekainaren 3an, izango da. Larunbatean 16.00etan abiatuko da jardunaldia, eta 19.00 inguruan amaituko da estraineko saio hau. Aurrena, hiru kiniela ezberdin jokatuko dira, eta ondoren Zirkuitoko norgehiagoka bat jokatuko da. Horrekin itxiko da lehen eguna.

Jarraipena igandean izango du 10.00etan hasita. Ordu horretan abiatu, eta 13.00 inguruak arte ikusi ahal izango da emakumezkoen zesta punta Cabanillaseko pilotalekuan. Lehenengo ,hiru kiniela jokatuko dira, eta ondoren bi partida izango dira.

Denera 38 neska izango dira lehen jardunaldian, eta bertan, Markina-Xemein, Berritxu, Hondarribia, Mutriku, Tolosa, Gasteiz, Ereño eta Cabanillas egongo dira ordezkatuta. Bi jaialdiak ikusteko ez da sarrera ordaindu beharrik izango.