Narbarte-Ekhik garaipen landua lortu dute

  • 2016-06-18
  • Premiados y autoridades, en la entrega de premios en Andoain

Oso partida serioa bete zuten, Andoaingo finalean eta Urrutxua-Ubilla bizkaitarrak menderatu zituzten

NARBARTE-EKHI: 30
URRUTXUA-UBILLA: 18

Tanteoa: 1-1, 2-2, 3-3, 10-3, 10-4, 11-4, 12-5, 13-6, 15-6, 15-7, 16-8,17-9, 22-9, 22-10, 25-10, 25-12, 27-13, 27-15, 29-15, 29-18 eta 30-18

Iraupena: 45 minutu

Gora-beherak: Andoaingo Arrate frontoia ia bete egin zen

Kronika: Narbarte-Ekhik oso garaipen landua sinatu dute Andoaingo zesta punta Torneoan eta 30-18ko emaitzaz menderatu dituzte Urrutxua gernikarra eta Ubilla berriatuarra beraz, txapel bat Gipuzkoan geratu da eta bestea Gasteizera joan da.

Donostia Jai Alaikoak eta arabarrak oso joko serioa egin zuten, pilota asko frontisera eramanez eta beharrezkoa zenean, tantoa luzatuz. Hori dela eta, azkar zabaldu zen aldea markagailuan, lehenengo faseko 10-3ko partzialak erakusten duenez.

Bigarren zatian, egoera ez zen aldatu, Urrutxuak tanto ikusgarri batzuk sinatu eta Ubillak pilota zailak sartu bazituen ere, bere arerioak erregularragoak izan zirelako eta ez zutelako akatsik egiten, beraz, aldeari eutsi eta handitu ere egiten dute.

Gauzak hala, Jagobak eta Ekhik, sailkapen kinielan ere aise nagusitu zirenak, 30. tantora joan eta amateur mailako bi erreferente direla erakusi zuten.

GOIXERRI-OLAZAGASTI: 15
ETCHEBERRY-MONTAMAT: 25

Tanteoa: 0-3, 1-3, 1-6, 3-6, 3-10, 6-10, 6-11, 8-11, 8-13, 9-14, 9-17, 11-17, 11-19, 12-19, 12-22, 14-22, 14-23, 15-23 eta 15-25

Iraupena: 35 minutu

Kronika: Etcheberryk eta Montamatek Xisterako lehenengo txapelak eraman dituzte Iparraldera, elkarrekin Mutrikoko Danok Bateko Goixerri eta Donibane Lohizuneko Luzean klubeko Olazagasti menderatu baitituzte.

Garaileak ere Luzean elkartekoak dira, indartsu hasi, jokoari erritmo handia jarriz eta berehala ihes egin zuten markagailuan, zazpi tantoko abantaila lortuz (3-10) eta horrela konfidantza hartuz. Horretaz gain, Olazagastik zesta apurtu zuen eta zaila egin zitzaion erreminta berriari moldatzea.

Hala ere, urdinek ez zituzten besoak jaitsi, Goixerrik arriskatu eta tanto polit baten bat ere sinatu zuen. Bere atzelariak ere etengabe egiten zuen lan azken koadroetan, baina aurkariek mail altuari eutsi eta azken txanpan 15-25ekoa erdietsi zuten.

JANE ARREITUNAINDIA-UNAX ZUBIZARRETA: 4
ENERITZ LIZARDI-IZARO ARBE: 15

Tanteoa: 1-1, 1-4, 2-4, 2-8, 3-8, 3-9, 3-12, 4-12 eta 4-15

Iraupena: 12 minutu

Kronika: Gaur Andoaingo Torneoko final mistoan Eneritz Lizardirekin batera garaipena eskuratuz, Izaro Arbek bere bigarren garaipena lortu du Xistera Zirkuituan. Elkarrekin 4-15eko emaitzaz irabazi diete Mutrikuko Danok Bateko klubeko Unax Zubizarreta eta Jane Arreitunaindiari.

Hasieran, Nahia Calvo berriatuarra zen jokatzekoa, baina gaixorik dagoenez, azken orduko baja izan eta Unax Zubizarreta sartu da jokoan. Honek, porrota jaso badu ere, kalitatezko detaile batzuk utzi ditu, nahiz eta 11 urte besterik ez eduki, Eneritzek eta Janek bezain beste.

Norgehiagokari dagokionez, emaitza ikusita dirudien baino askoz politagoa izan zen, baina urdinak oso indartsu hasi eta bere aurkariek ez zuten erreakzionatzeko astirik izan.


Narbarte-Ekhi logran un trabajado triunfo

Efectuaron un partido muy serio para derrotar en la final de Andoain a los vizcaínos Urrutxua-Ubilla

NARBARTE-EKHI: 30
URRUTXUA-UBILLA: 18

Tanteador: 1-1, 2-2, 3-3, 10-3, 10-4, 11-4, 12-5, 13-6, 15-6, 15-7, 16-8,17-9, 22-9, 22-10, 25-10, 25-12, 27-13, 27-15, 29-15, 29-18 y 30-18

Duración: 45 minutos

Incidencias: Casi lleno en el frontón Arrate de Andoain

Crónica: Narbarte-Ekhi han logrado un trabajado triunfo por 30-18 ante el gernikarra Urrutxua y el berriatuarra Ubilla en la final del Torneo de Andoain de cesta punta, por lo que una de las txapelas se ha quedado en Gipuzkoa, mientras que la otra viaja hasta Gasteiz.

El de Donostia Jai Alai y el alavés efectuaron un juego muy serio, metiendo mucha pelota a buena y alargando el tanto cuando hacia falta, lo que les permitió abrir distancia enseguida, como queda demostrado con el 10-3 que registraba el luminoso en los primeros compases de la cita.

En la segunda parte, la tónica no varió, puesto que aunque Urrutxua firmó algún tanto espectacular y Ubilla devolvía algunas pelotas complicadas, lo cierto es que sus adversarios eran más constantes y no cometían ningún fallo, lo que les sirvió para mantener e incluso aumentar la ventaja.

De este modo, Jagoba y Ekhi, que ya habían vencido con holgura en la quiniela clasificatoria, se marcharon hasta el tanto 30 y demostraron ser dos de los puntistas de referencia en el campo amateur.

GOIXERRI-OLAZAGASTI: 15
ETCHEBERRY-MONTAMAT: 25

Tanteador: 0-3, 1-3, 1-6, 3-6, 3-10, 6-10, 6-11, 8-11, 8-13, 9-14, 9-17, 11-17, 11-19, 12-19, 12-22, 14-22, 14-23, 15-23 y 15-25

Duración: 35 minutos

Crónica: Etcheberry y Montamat han conseguido la primera txapela de Xistera para Iparralde, puesto que juntos han superado en el choque decisivo de juveniles a Goixerri, de Danok Bat de Mutriku, y a Olazagasti, que al igual que los campeones, pertenece al Luzean de Donibane Lohizune.

Los vencedores comenzaron muy fuertes la contienda, imprimiendo un ritmo muy alto al juego y abriendo enseguida una brecha de siete tantos (3-10) que les otorgó confianza. A este hecho hay que unir que Olazagasti rompió su cesta y le costó amoldarse a la nueva herramienta.

Aún así, los rezagados no se dieron nunca por vencidos, Goixerri arriesgó en ataque y firmó algunos tantos de mérito, a la vez que su zaguero trabajaba con ahínco en los cuadros traseros, pero sus rivales mantuvieron un nivel muy alto y en la recta final acabaron sellando el definitivo 15-25.

JANE ARREITUNAINDIA-UNAX ZUBIZARRETA: 4
ENERITZ LIZARDI-IZARO ARBE: 15

Tanteador: 1-1, 1-4, 2-4, 2-8, 3-8, 3-9, 3-12, 4-12 y 4-15

Duración: 12 minutos

Crónica: Izaro Arbe ha conseguido su segunda victoria en este Circuito Xistera al imponerse en la final mixta del Torneo de Andoain, en la que ha tenido como compañera a Eneritz Lizardi. Juntas han ganado por un resultado de 4-15 a Unax Zubizarreta y Jane Arreitunaindia, del club Danak Bat de Mutriku.

En un principio estaba anunciada la presencia de la berriatuarra Nahia Calvo, que ha causado baja a última hora por enfermedad, lo que ha propiciado la entrada en acción de Unax Zubizarreta, quien, pese a la derrota, ha demostrado detalles de calidad pese a tener solo 11 años, la misma edad que Eneritz y Jane.

En lo que respecta al duelo en sí, éste ha resultado más vistoso de lo que puede parecer al ver al resultado, pero los azules comenzaron muy fuertes y sus rivales ya no tuvieron oportunidad para reaccionar.