Irurara iritsi da zesta punta

  • 2021-05-28

Irura eta bertako Ametsa Elkartea xareari lotuta izan dira beti, baina zesta punta ere sartu da. Bertako bikote bat ari da jokatzen kadete mailako Gipuzkoako Txapelketa.

´´Markel Mujika xaren jokatzen du Ametsan, eta zestan Tolosako Beotibar elkartean. Ametsarekin aritu da xarean Gipuzkoako Txapelketan, gero zestakoa jokatzeko ere klub berean aritu behar zuen eta guk Aroa Goenaga utzi diogu txapelketa jokatzeko, eta Ametsa elkartea ordezkatuz ari dira jokatzen´´, esaten du Andoni Lertxundik, Tolosako Betotibar elkarteko kideak.

Ez hori bakarrik, Irurako pilotalekuan ere entrenatzen ari dira eta partidaren bat jokatu dute. ´´Pilotaleku oso ona da, 45 metro inguru izango ditu. Jadanik entrenamentuak han egiten ditugu. Gainera Tolosako Betoibar taldean baditugu beste hiru bat Irurako pilotari´´, esaten du Andonik.

Beraz, Gipuzkoan beste klub bat, beste herri bat sartu da jadanik zestako ibilbidean, eta ez dadila izan bakarra, beste batzuk ere bai baitaude abiatzeko marran jarrita, norbaitek bultzatzeko zain.