Durangok hartuko du Nesken Xistera zirkuitua larunbatean

  • 2018-11-21

Madrilen ostean, Durangoko Ezkurdi pilotalekuak hartuko du Nesken Xistera zirkuitua, eta larunbatean 16.00etatik aurrera izango da saioa. Lehenengo, bi kiniela jokatuko dituzte gazteenek, eta ondoren Xistera zirkuituko hiru norgehiagoka jokatuko dira.

Lehen partidan, Ortiz de Mendibil eta Lizardi, Lorelineren eta Arriolaren aurka neurtuko dira. Ondoren, Landa eta Arbe, Lorelineren eta Chloeren aurka, eta azkenik, Ortiz de Mendibil eta Calvo, Landaren eta Chloeren aurka.

Mutilak Zumaian

Zumaian, berriz, ostiralean 19.30etatik aurrera jokatuko da Zumaiako Xistera UGAREIN zirkuituko torneoko kanporaketa, bai gazte mailan eta baita maila nagusian ere. Maila bakoitzean zortzina bikote arituko dira, eta saioa hasi baino ordu bat lehenago egingo da zozketa. Kiniela erara jokatuko dira, 15 tantora.

Gazteetan, honako bikote hauek hartuko dute parte: Agirre, Jouanteguy, Gonzalez, Urrutia, Hernandez, Goitiandia, Etxegarai, Berge, Iturralde, Olazagasti, Ibar, Berdoulay, Etcheverry, Lopez, Segurola eta Bohotheguy.

Maila nagusian, berriz, hauek arituko dira: Aaron, Goixerri, Etcheberry, Laloo, Mandiola, Anton, Urriolabeitia, Bailo, Zugaitz, A.Elkorobarrutia, Uriel, Uranga, Mandiola, M.Elkorobarrutia, Andonegi eta Dubourg. Finala aste bat beranduago jokatuko da.