Aitor Gorostola, Azpeitiko azkeneko puntista?

  • 2021-03-18

Azpeitiak ez du izan zesta puntarako tradizio handiegirik, nahiz eta horretarako primerako pilotalekua daukan. Hala ere, Azpeitian eta inguruan izan dira puntista oso onak, profesionaletan ere ikaragarri nabarmendu direnak, nahiz eta azkenaldian ez den ezer mugitzen.

Eta profesionalak ikusteko ez dugu oso aztera egin behar, orain dela 12 urte Aitor Gorotola baitzen, nahiz eta urte bakarra egin zuen, bera Filipinetan.

´´Aita Zumaiakoa dut eta eta lankideekin batera astelehenetan geratzen ziren zestan jarduteko. Neri esan zidan probatu nahi nuen, eta horrela hasi nintzen. Hasieran Azpeitko frontoi txikian aritzen ginen eskuzko pilotekin. Berak zekienarekin, eta telebistan ikusten genuenarekin jarduten genuen´´, ekartzen du gogora Gorostolak.

´´Hasieran ni bakarrik nintzen, eta gero anaia gehitu zen, eta biok jarduten genuen. Gero pauso bat aurrera eman ahal izateko Zumaira joan ginen, eta han jardun genuen, urte batzuetan´´, gehitzen du. Zumaiako taldeari bezalaxe, Azpeitiko udalari ere oso eskertuta agertzen da. ´´Udalak astean bi ordu eman zizkigun Izarraitzen entrenatu ahal izateko, eta guretzat sekulakoa  izan zen hori´´, ekartzen du gogora.

Gero, anaiak utzi zuen, futobolean jarraitzeko, eta berak 18 urterekin Filipinietara joateko aukera izan zuen, oso luze egin zitzaiona. ´´Hasieran sekulako ilusioa izan zen. Pilotaleku berri bat egiten ari zirela, eta hilabnete batzuetan joateko modua izango genula esaten ziguten, baina ez zen horrela izan. Bitartean txapelketa asko ezin izan nituen jokatu, eta uzteko gogoa eta denak sartu zitzaizkidan´´, dio. Hala ere, bertara joateko eguna iritsi zen. ´´Azkenean bai, denbora askoan itxaroten egon ostean iritsi zen joateko eguna. Ordurako bapo etsita negoen, ez nuen sinesten iritsiko zenik, baina etorri zen´´, dio.

Hala ere, Filipinetara ez zela egin esaten du. ´´Han ikisutakoa, orokorrean, ez zitzaidan gustatu. Esan daiteke, bera ez zela niretzat egindakoa, eta ni ere ez beretatzat egindakoa. Urte bat pasatu nuen, eta etxera itzuli nintzen´´, ekarten du gogora.

Ez hori bakarrik, utzi egin zuen zesta. ´´Hasiera hartan zerbait egin nuen, baina ez nuen aparteko gogorik eta utzi egin nuen´´, dio. Gero, Zumaiako pilotaleku berria egin zutenean probatu zuen, baina ez jarraitzea erabaki zuen. ´´Urte mordoa egin nituen utzita, eta egia esan ilusio handiarekin hasi nintzen berriro, baina ikusten nuen lehen nintzena ez nintzela berriro izango eta utzi egin nuen´´, dio.

Eta berarekin zesta punta Azpeitian ere desagertu zen, orain ez baitabil inor. ´´Nik dakidala ez dabil inor zestaz jokatzen. Frontoia tamainaz primerakoa da, eta ahaleginen bat eginez gero, agian zerbait egin daiteke´´, dio. Hori da egin beharko dena, izan ere Azpeitian azkeneko aldiz zesta jaialdia orain bi urte eta erdi egin zen, Xisterako Interjaiko jardunaldi batekin. Agian haize apur bat eman eta zerbait egin daitekeen lekua da Azpeitia, horretarako ere instalakuntza paregabeak baidauzka.