Xistera UGAREIN zirkuitoko Donibane Lohizuneko finalak, prest

  • 2018-09-03

Ostiral iluntzean jokatu ziren Donibane Lohizuneko Xistera UGAREIN zirkuitoko torneoko kanporaketak kiniela eran eta jadanik prest daude finalak.

Gazte mailan, Romain Jouanteguy eta Guillem Oyhenard zuberotarrak izan ziren nagusi. Mauleko bikoteak itxura bikaina eman zuen, eta nagusitasuna erakutsi zuen kinielaren erditik aurrera. Haien atzetik, Unax Vidal bizkaitarra eta Antton de Betelu lapurtarra sailkatu ziren, eta bi bikote hauek jokatuko dute datorren ostiraleko finala.

Maila nagusian, Antxon Alberdi eta Mikel Manzisidor izan ziren onenak. Bizkaitarrak eta gipuzkoarrak kontrolpean izan zuten kiniela osoa, eta hasieratik erakutsi zuten euren nagusitasuna, torneo hau irabazteko faborito argiak direla argi eta garbi erakutsiz. Bigarren Ibai Iturrino eta Zugaitz Sallaberry sailkatu ziren, eta lapurtarrak ere datorren ostiraleko finalean izango dira.