Atsedenaren ostean badator Xistera UGAREIN zirkuitoa

  • 2018-08-28

Xistera UGAREIN zirkuitoa badator atsedenaren ostean, eta ostiralean Donibane Lohizunen jokatuko da 19:00etan hasita. Kanporaketak izango dira, eta aste bat beranduago, irailaren 7an, 20:30etan finalak. Egun berezia izango da, gainera hori, jardunaldi solidarioa izango baita.

Beti izaten den moduan, gazte eta maila nagusian jokatuko da, eta bakoitzean zortzina aurrelari eta beste horrenbeste atzelari arituko dira eta zozketa, saioa hasi aintzin egingo da. Gazte mailan, Goitiandia, Vidal, Gonzalez, Berge, Garcia, Jon Bidondo, Jouanteguy, Etchegaray, Egia, Garat, Derive, Iban Bidondo, De Betelu, Oyhenard, Lopez eta Zamora izango dira arituko direnak.

Maila nagusian, berriz, honako hauek arituko dira: Gonzalez de Matauco, Barinagarenteria, Urriolabeitia, Iturrino, Antxon, Ganboa, Iriondo, Zuloaga, Ibarluzea, Dubourg, Andonegi, Manci, Zugaitz, Toucoullet, Sanchez eta Bozom. Betiko moduan kiniela moduan egingo da, 15 tantora.