Mutrikuarrek gehiengoa izango dute Mutrikuko Torneoko finaletan

Mutrikuarrek erabateko gehiengoa izango dute larunbatean 22.00etan Miruaitz pilotalekuan jokatuko den Mutrikuko Xistera UGAREIN zirkuitoko torneoko finaletan. Gazte mailan hiru izango dira mutrikuarrak, eta Maila nagusian beste bat izango da. Gehiago irakurri

Instituzieon aldetik onarpenak jasotzen jarraitzen du Xisterak

Instituzioen aldetik onarpenak jasotzen jarraitzen du Xisterak, eta azkenekoa astearte honetan, irailaren 11ean, lortu du. Nafarroa-Euskadi-Akitania-Euroeskualdearekin sinatu du hitzarmena. Gehiago irakurri

Donibane Lohizuneko eta Lekeitioko UGAREIN torneoek badituzte euren txapeldunak

Xistera UGAREIN zirkuitoko bi torneo amaitu dira asteburu honetan, Donibane Lohizunekoa eta Lekeitiokoa, eta badituzte jadanik bi lehiaketa hauek euren txapeldunak. Vidal eta De Betelu, gazteetan, eta Antxon-Manci, maila nagusian, izan dira Donibane Lohizuneko txapeldunak. Gonzalez-Galletebeitia, gazteetan, eta Goixerri-Ibarluzea, maila nagusian, berriz, Lekeition. Gehiago irakurri

“Xisteraren helburuetako bat zabaltzea zen, eta horretan ari gara”

Xisteraren proiektua oso zabala da, eta zabaltasun horren barruan ari dira lanean. Etxeko lanak aurrena ongi egin, eta heldu da zabaltzen hasteko garaia. Aurten Interjaik Bartzelonan eta Pauen jokatu ditu partidak, eta bertako agintariek, gainera, sekulako poza agertu dute. Gehiago irakurri

Ekitaldiz beteta dator Xistera UGAREIN zirkuitoa

Asteburu betea izango du Xistera UGAREIN zirkuitoak. Alde batetik, Donibane Lohizuneko finalak jokatuko dira. Bestetik, Mutrikuko kanporaketak eta azkenik Lekeitioko kanporaketak eta finalak. Gehiago irakurri

Antxon eta Ibarluzea Interjaiko finalean sartu dira

Antxon-Ibarluzea da Xisterako Interjai Txapelketako finalera zuzenean sailkatu den bikotea. Donibane Lohizunen eta Pauen jokatu dira amaierako bi saioak, eta Berritxukoak eta Markina-Xemeingoak, sufrituz, baina helburua lortu dute. Gehiago irakurri

Xistera UGAREIN zirkuitoko Donibane Lohizuneko finalak, prest

Ostiral iluntzean jokatu ziren Donibane Lohizuneko Xistera UGAREIN zirkuitoko torneoko kanporaketak kiniela eran eta jadanik prest daude finalak. Gehiago irakurri

Berriatua aldean sasoiko eta indartsu dago zesta

Beti izan du zestak indarra eta sona Berriatuan, baina beste leku askotan bezalaxe, han ere izan dira urte zailak. Hala ere, badirudi horiek amaitu direla, eta berriro ere indartu dela kluba, azken hiru urte hauetan jendearen etorria asko nabarmendu baita. Gehiago irakurri

Interjai txapelketa azken txanpan sartzera doa

Interjai txapelketa azken txanpan sartzera doa, eta asteburu honetan lehen fasea amaituko da. Horrekin jakingo da finalera zein sailkatzen den zuzenean, eta finalerdiak jokatu beharreko beste hiru bikoteak zeintzuk diren. Gehiago irakurri

Atsedenaren ostean badator Xistera UGAREIN zirkuitoa

Xistera UGAREIN zirkuitoa badator atsedenaren ostean, eta ostiralean Donibane Lohizunen jokatuko da 19:00etan hasita. Kanporaketak izango dira, eta aste bat beranduago, irailaren 7an, 20:30etan finalak. Egun berezia izango da, gainera hori, jardunaldi solidarioa izango baita. Gehiago irakurri