88 Emaitza for author: Xistera

Antxon Alberdi: “Uste dut nahiko pilotari erregularra naizela”

Xistera proiektua sortu zenetik, Antxon Alberdi izango da pilotaririk erregularrenetakoa. Azkeneko bi urteetan berak irabazi du maila nagusiko Zirkuitua, iaz Mancirekin eta aurten Goixerrirekin, eta aurreko bietan ere batean finalera eta bestean finalerdietara iritsi zen. Interjain ere iaz finala jokatu zuen, eta aurten ere finalerdietarako sailkatuta zegoen, nahiz eta ezin izan zuen jokatu, gaisorik zegoelako. Gehiago irakurri

Aitor Txurruka eta Antxon Alberdi Txorienen izan dira

Aitor Txurruka, Xisterako Zuzendaritzako kidea, eta Antxon Alberdi, pilotaria, gaur eguerdian Euskal Telebistako lehen kateko Txoriene saioan izan dira, eta bertan Xisteraren inguruko hainbat kontu jorratu dituzte. Gehiago irakurri

Julene Usobiaga: ´´Dauden neskei eustea izan behar da aurreneko helburua´´

Julene Usobiaga Xisterako Nesken Kirol Batzordeko kideetako bat da. Behin denboraldia amaituta, pasatu denari balantzea egiteko ordua da, eta orokorrean egindakoarekin oso gustura agertu da. Gehiago irakurri

Ekaitz Mendizabal (Goixerri): “Txikitatik amesten nuena betetzen ari naiz”

Ekaitz Mendizabal (Goixerri) mutrikuarrak urte bat pasa darama Ameriketako Estatu Batuetara Danian. Xisteran denborali bikaina egin ostean gurutzatu zuen itsasoa. Pozez gainezka dago, eta txikitatik amesten zuena betetzen ari dela dio. Gehiago irakurri

Iñaki Goikoetxea: ´´Xistera egiten ari den lana izugarria da´´

Iñaki Goikoetxea txapeldun handia Tolosako Beotibar Elkarteako entrenatzaileetako bat da. Gustura agertu da lan horrekin, eta Xisterak egiten duen lana ere goraipatu nahi du, bere ustez sekulako bultzada eman baitio zestari. Hala ere, kirol honek aurrera egin ahal izateko denen artean egin behar dela lan aitortzen du. Gehiago irakurri

Erremintaren 14. alea kalean da

Erreminta aldizkariaren martxoko alea jadanik kalean da. Pilota erremintako pasa den hilabeteko informazio guztia bertan aurkituko duzu. Erreminta debaldeko aldizkaria da, hilabetean behin kaleratzen da, beti ere hilabetearen hasieran. Gehiago irakurri

Vasconia taldeko neskak lehen aldiz aritu dira Xisterako nesken Topaketetan

Orain arte urtean behin aritzen ziren, Nesken Nazioarteko Topaketetan, baina aurten lehen aldiz Nesken Topaketa osoa egin dute, eta pozez gainezka daude Bartzelonako Vasconia klubeko neskak. Gehiago irakurri

Agirre eta Rodriguez izan dira Xistera Zirkuituko kadete mailako aurreneko txapeldunak

Agirre eta Rodriguez izan dira Xistera Zirkuituko kadete mailako aurreneko txapeldunak, Zumaian jokatutako finalean Bilbao eta Ureta 2-1 mendean hartuta (15-12, 6-15 eta 5-4), bukaera latz baten ostean, bigarren jokoaren amaieran Rodriguezek min hartu zuen, orkatila bihurritu zuen, eta gainera kitarakoan 4-2 galtzen ere aritu ziren. Hala ere partidari buelta eman eta irabazi egin zuten. Gehiago irakurri