Zumaian amaituko dira Mutilen Zirkuituko kinielak

  • 2019-11-27

Mutilen Xistera Zirkuitua ari da bere amaiera heltzen, nahiz eta oraindik gauza asko dauden erabakitzeko. Zumaian, larunbatean, 16.00etatik aurrera jokatuko da hirugarren faseko azkeneko saioa, eta honekin amaituko dira aurtengoz kinielak. Gero, fase hau amaitzeko, Tolosako finala faltako da, eta hortik aurrera Zirkuituko finalerdiak, eta final handia geratuko dira amaitzeko.

Oraindik gauza asko daude erabakitzeko, eta jokatuko diren hiru mailetan ez da emozio faltarik izango, eta Lehen eta Bigarren mailetan bi kiniela 15 tatora jokatuko dira, eta Hirugarren Mailan, berriz, hiru kiniela jokatuko dira 10 tantora. Antxon Alberdi, Lehen Mailan, eta Eñaut Urreisti, Hirugarren Mailan, jadanik final handirako txartela lortuta daude.