Sailkapenak

Sailkapena egiteko orduan, pilotariek kinieletan lortutako puntuak hartuko dira kontuan.

Kinielako hirugarren postua lortzen dutenek puntu gehigarri bana eskuratuko dute, eta hirugarren eta laugarren posturako eta ondorengo posturako berdinketa izanez gero, berdinduta dauden guztiek puntu gehigarri bana lortuko dute.

Finala irabazten duten puntistek bost puntu gehiago eskuratuko dituzte, eta finala galtzen dutenek, berriz, hiru.

Sailkapen orokorrean berdinketa izanez gero, torneo gutxien jokatu dituen pilotaria kokatuko da aurretik, eta berdinketa jarraituz gero, pilotari gazteena.

Nagusiak

2017.ko Xistera zirkuitoko nagusien behin-behineko sailkapenak ikusteko sakatu ondorengo botoia. *Sailkapenean aurrelariak eta atzelariak bereiztuta agertzen dira. Ikusi senior mailako aurrelarien sailkapenak

Gazteak

2017.ko Xistera zirkuitoko gazteen behin-behineko sailkapenak ikusteko sakatu ondorengo botoia. *Sailkapenean aurrelariak eta atzelariak bereiztuta daude. Ikusi gazte mailako aurrelarien sailkapenak

Zirkuitoaren Babesle Ofiziala

 
AVIA