Deialdiak

Xisterak antolatuko duen txapelketa bakoitzeko deialdia arlo honetan bertan argitaratuko da, gutxienez finalerdia jokatu baino aste bat lehenago. Behin finalerdia jokatuta, ahalik eta azkarren argitaratuko da finalaren deialdia. Hori dela eta, pilotari guztiei gomendatzen diegu Zirkuituko egutegia kontuan hartzea, horrela deialdia noiz ikusi beharko duten jakin dezaten. Normalean, 32 pilotari eta 4 ordezko sartuko dira txapelketa bakoitzeko deialdian. Bikoteen osaketa eta kinielan talde bakoitzak eramango duen zenbakia puntisten aurrean egingo den zozketa baten bitartez erabakiko dira.

Zirkuitoaren Babesle Ofiziala

 
AVIA