Zer da Xistera?

Sarrera

Xistera proiektua zesta-punta biziberritzeko ahaleginean sorturiko ekimena da. Euskal Herriko xistera elkarte guztiak bat eginik, eta Euskadiko Euskal Pilota Federazioarekin bat, aspaldian ahuldadean bizi den kirola berrindartu eta berriro ere osasun onera itzul dadin du helburu. Jakin badakigu azken urteotan halako gainbehera bat bizitzen ari dela zesta-punta. Halako kirol ikusgarria. Loraldiko urteak bizi ondoren, txanponaren beste aldean dago aspaldian, itzalpean. Eta proiektua MUGARRIA izatea nahiko genuke. Horixe dugu helburu.
Xistera Euskal Herriko Zesta Punta Kluben Elkargoa

Proiektuaren Aurkezpena

  1. Haurrak zesta-puntara erakartzea da lehenengo helburua. Egungo gizartean ohikoa da umeak beste kirol batzuetara bideratzea, batez ere telebistaren eraginagatik. Baliteke zesta-punta ezohikoa egitea haur askoren artean eta, gutxienez, kirol honen berri izatera bideratuko ditu umeak proiektu honek. Izan ere, etorkizunari begira lan eginez gero, osasun ona ziurra izango du zesta-puntak. Horretarako funtsezkoa da gure kirola ezagutaraztea, ikastola eta ikastetxeen bidez ezagutarazi, ondoren zesta eskolen bidez umeak zestan jolasten hasi eta erakartzeko.
  2. Behin haurrak zesta-puntara erakartzeko ahalegina eginda, xistera elkarteak indartzea da helburua. Jakin badakigu ahuldu samar daudela egun klubak. Zehazki, Hego Euskal Herrian xisterako 19 klub ditugu, eta horietan haurrak sobera ere ez.
    • Proiektu honen bitartez, egun dauden klubak indartu egingo ditugu, eta berriak sortu ere bai. Urrutira joan gabe, orain bi aste hemendik urruti ez, EREÑOn abiatu zuen ibilbidea zesta-punta elkarte berri batek. Eta Lekeition ere estreinatzear da beste klub bat.
    • Bide horretan jarraitzeko benetan baliagarria izango da gaur abiatzera goazen proiektu hau. Besteak beste, horretarako baliabide materialak, teknikoak eta giza baliabideak jarriko dira.
  3. Gaztetxoak eta afizionatuek gustura jardungo duten lehiaketa sortzea da hirugarren pausoa (zirkuitoa). Behin umeak erakarrita, kirolean gustora jarraitzeko funtsezkoa da lehiaketa egitura egonkor eta erakargarri bat izatea. Horregatik sortuko dugu zirkuitua, herri ezberdinetan jokatuko diren txapelketa txikiak izango dira eta zesta jokalariak lehiaketa erakargarri batean parte hartzeko aukera izango du.
  4. Eta, azkenik, zesta-punta munduan barrena eramatea da helburua. Garai batean bezala, esango genuke. Euskal Herrian barrena indartzen joango den heinean, kanporako leihoak zabaltzea ere komeni baita. Gero eta toki gehiagotan egon, askoz hobeto.
    Munduko kontinente denetan jokatu izan da zesta-puntan, eta orduko arrakasta berreskuratzea albiste paregabea litzateke. Bide batez, nahiko genuke zesta-punta izatea tresna bat gure jatorria eta izaera mundu guztian erakusteko eta zabaltzeko.

IZAN ZIRELAKO GARA, ETA GARELAKO IZANGO DIRA.

Bideoa

Babesleak

Euroeskualdea
Bizkaiko Foru Aldundia
GFI España
Laboral Kutxa
AVIA
Red Network Lawyers Abogados
Gestilan Asesores
Cioka Cretiva komunikazioa eta publizitatea
Irizar autobusak