Xisteraren Lehen Kanpuseko bideoaren Trailerra

  • 2017-11-27

Abenduaren 16ean Markina Xemeinen jokatuko dira AVIA Xistera Zirkuituko FINAL HANDIAK. Finala jokatzeaz gain, Xistera Proiektuak Zesta Puntaren festa izatea nahi du, eta horretarako, hainbat ekitaldi antolatu dira. Esaterako, irailaren 8 eta 9ean Hernaniko Oronaren instalakuntzan antolatutako Lehenengo Kanpusean hartutako irudiekin egindako bideoa aurkeztuko da Pilotalekuan bertan.

Intentsitate handiko 48 ordu izan ziren, bai txikienentzat eta baita Xistera Proiektuarentzat, izan ere, etorkizunerako garrantzi handia duen ekitaldia izan zen. Denbora labur horretan hartutako irudiak asko izan dira, eta berau laburtzea, aldiz, zaila. Horregatik, lanez beteriko hilabeteen ondoren, jada bideo horrek argia ikusteko gutxiago falta da. Hain zuzen ere, Finalaren egunean estreinatuko da primizian, eta horrenbestez, Markina Xemeingo Unibertsitate Pilotalekura bertaratzen dutenek ikusiko dute estreinekoz Xistera Proiektuak antolatutako Lehen Kanpuseko bideoa.

Bitartean, eta abenduaren 16a iristeko are eta gogo gehiago pizteko asmoz, hemen duzue bideo horren aurrerapen txiki bat:

Partekatu albiste hauShare on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedInEmail this to someone