“Xisteraren helburuetako bat zabaltzea zen, eta horretan ari gara”

  • 2018-09-06

Xisteraren proiektua oso zabala da, eta zabaltasun horren barruan ari dira lanean. Etxeko lanak aurrena ongi egin, eta heldu da zabaltzen hasteko garaia. Aurten Interjaik Bartzelonan eta Pauen jokatu ditu partidak, eta bertako agintariek, gainera, sekulako poza agertu dute.

Ibon Urreisti, Xisterako presidentea

Xistera ari da apurka-apurka bidea zabaltzen?

Bai. Bidea zabaldu nahi genuen, eta Xisteraren hasierako helburuetako bat hori zen. Etxean bai, baina gero zabaltzen joan, eta horren ondorio dira Bartzelonan eta Pauen jokatutako partidak.

Proiektuetako helburuak betetzen ari dira hortaz?

Hori da. Garbi geneukan hasiera batean etxean egin behar genuela lana, etxekoa ongi sendotu zentzu guztietan, eta gero kanporako bidea egiten hasi. Azken batean Xisteraren helburura zesta indartzea da, kirol hau berriro ere lehen zena izaten lagundu. Zesta beti nazioartekoa izan da, eta gure asmoa hori zen, eta horretan ari gara.

Bartzelonara eta Pauera joandakoan, bertako klubek sekulako interesa agertu dute Xisteraren proiektuan. Hori ere oso garrantzitsua da, ezta?

Bai, dudarik gabe. Okerrena izango zen gu atzetik ibili beharra, baina bai Bartzelonara joan garenean, edo Pauera, bertako taldeek gure proiektuan sekulako interesa erakutsi dutela, eta hori guretzat oso pozgarria izateaz gain, garrantzitsua ere bada, gugan arreta jarri baidute, eta hori ere bazen gure nahietako bat.

Pilotarientzat ere ez al da oso ona horrelako lekuetara joatea?

Dudarik gabe. Azken batean gutxi gorabehera betiko pilotalekuetan jokatzen dute urtean zehar, batzuetan gehiago edo gutxiago, baina leku berdinetan. Pauera edo Bartzelonara joatea eruentzat ere oso ona da, leku berria delako, eta leku ezberdinetan jokatzea ere garrantzitsua da.

Bide beretik jarraituko du Xisterak?

Dudarik gabe. Proiektuaren helburua zabaltzen joatea da. Euskal Herritik ere kanpora joatea, eta horretan aurrera jarraituko dugu.