Xisteran aritzen diren pilotariak gehiengoa izan dira Gipuzkoako Herriarteko finalean

  • 2021-06-27

Zestan oraingoz Herirriarteko txapelketetan Gipuzkoakoa bakarrik jokatu da, eta Zumaia izan da txapeldun, finalean Mutriku 1-2 mendean hartuta. Final honetan aritu ziren 12 pilotarietatik zortzi Xisterako lehiaketetan aritzen direnak dira.

Kadete mailakoak kenduta, beste guztiak azkeneko denboraldian Xisterarekin jokatu zuten. Gazte mailakoan, gainera, Mutrikuk bikote mistoa aurkeztu zuen Eñaut Urreistik eta Eneritz Lizardik osatutakoa, eta hortxe atera zuten mutrikuarrek finaleko puntua. Sekulako neurketa egin zuten biek, atzean Eneritz Lizardi aginduz, Xisterarekin aritzen den Ander Uretari inongo aukerarik eman gabe eta aurrean Eñaut Urreistik  maisuki tantoak amaituz. Haritz Egañak ez zuen izan bere maila bikaina erakusteko aukera handiegirik izan. Amaieran 30-14 irabazi zuten mutrikuarrek.

Puntu horrek finala berdintzeko balio izan zien Mutrikuko pilotariei, aurretik, Zumaiako Woody Watkinesek eta Gonzalo Agirrek  30 eta 18 irabazi zieten Mutrikuko Unax Zubizarretari eta Manex Ansolari.

Beraz, maila nagusiko finalean erabaki zen finala eta  Zumaiak aukera gutxi eman zizkion Mutrikuri. Final honetan aritu ziren lau pilotariak ere Xisterarekin aritzen direnak dira. Cosme eta Uranga zumaiarrak izan ziren garaipena lortu zuten pilotariak Iparragirre eta Manci 20-30 menderatuta. Honekin, zumaiarrek behar zuten puntua eskuratu eta Gipuzkoako txapela lortu zuten.

  1. Kadeteak:
    MUTRIKU (Unax Zubizarreta-Manex Ansola) 18 / ZUMAIA (Woody Watkins-Gonzalo Agirre) 30
  2. Jubenilak:
    MUTRIKU (Eñaut Urreisti-Eneritz Lizardi) 30 / ZUMAIA (Haritz Egaña-Ander Ureta) 14
  3. Nagusiak:
    MUTRIKU (Yon Iparragirre-Mikel Manzisidor) 20 / ZUMAIA (Cosme Agirre-Unai Uranga) 30