Xisterako Ugarein Zirkuitoko bigarren jardunaldia Elizondon jokatuko da

  • 2018-07-23

Elizondoko Baztan pilotalekuan jokatuko da Xistera Ugarein Zirkuitoko bigarren jardunaldia igande honetan, uztailaren 29an.

Goizean, 11.30etan hasita kanporaketak jokatuko dira, bai gazte mailan, eta baita helduetan ere. 15 tantatoko kinielak jokatuko dira eta maila bakoitzean aurreneko bi sailkatuek, arratsaldean finalak jokatuko dituzte, 18.00etan hasista, eta streaming bidez zuzenean ikusi ahal izango dira bi finalak web orrian, gure sare sozial ofizialetan edo Xisterako YouTube katearen bitartez.

J. Sorozabal, Gonzalez, Arrillaga, Bidondo, Etchegaray, Ibarluzea, Agirre, G.Sorozabal, Borrasse, Bertom, Lekube, Mendizabal, Alberro, Harinordoquy eta Etcheberry izango dira gazte mailan arituko diren pilotariak. Maila nagusian, berriz, Iturrino, Mendizabal, Etcheberry, Bailo, Markos, Gamarra, Anton, Mandiola, Arellano, Suso, Zugaitz, Toucollet, Izagirre, Aguas, Lazaro eta Uranga. Igande goizean bertan egingo dira bikoteen zozketak.