Xisterako UGAREIN zirkuitoko 3. torneoa Cabanillasen jokatuko da

  • 2018-07-31

Xistera “UGAREIN” zirkuitoko hirugarren torneoa datorren larunbat eta igandean jokatuko da Cabanillasen. Larubatean 18.00etatik aurrera kanporaketak jokatuko dira eta kinielak izango dira, 15 tantora. Igandean, ordu berean, finalak jokatuko dira.

Gazte eta maila nagusietan larunbateko kinieletako bi bikoterik onenak lehiatuko dira finalean, eta hor betiko moduan, bi joku jokatuko dira 15 tantora, eta hirugarren bat beharko balitz, bostera jokatuko da.

Gazte mailan parte hartuko duten pilotariak honako hauek dira: Ibañez, Lertxundi, Perez, Bidondo, Urrutia, Lizardi, J. Sorozabal, Etchegaray, De Betelu, Iturralde, Alonso, Rodriguez, Iparragirre, Arrizabalaga, Garate eta Muñoz.

Maila nagusian, berriz, Antxon, Urriolabeitia, Bailo, Mendizabal, Dani, Aaron, Iturrino, Arellano, Manci, Lazaro, Fernandez, Elkorobarrutia, Basque, Sanchez eta Mandiola. Larunbateko saioa hasi aurretik egingo dira bikoteen zozketak.