Xisterako neskek Madrilgo Torneoa jokatuko dute

  • 2018-10-01

Xisterak, Euskal Herriko Zestan punta Kluben Klubak, aurrear jarraitzen du zesta indartzeko bere ahaleginean, eta oraingoan Madrilen izango da, neskak izango diralarik lanean aritu beharko dutenak oraingoan.

Larunbatean, goizean eta arratsaldean, Madrilgo Torneoa jokatuko dute. 12.00etan finalerdiak jokatuko dituzte, eta arratsaldean, berriz, 17.00etan, hirugarren eta laugarren postua eta ondoren finala.

Ortiz de Mendibil-Arai, Jauregi-Hirigoien, Landa-Merino eta Aldazabal-Lizardi izango dira bertan parte hartuko duten lau bikoteak.

Jaialdia Complutenseko pilotalekuan jokatuko da. Xistera, Euskal Herritik kanpo arituko den hirugarren aldia izango da aurten. Uztailean Bartzelonan izan zen, eta irailean Pauen. Kasu haietan mutilak aritu ziren, eta oraingoan Madrilen nesken txanda izango da.

Teledeporte telebista katetik finala zuzenean ikusi ahal izango da.