Xisterako neskak Gipuzkoako finaletan izango dira

  • 2018-04-16

XISTERAko neskek datorren igandean Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko diren Gipuzkoako finaletara iristea lortu dute.

Maddi Jauregi belauntzarrak, Tolosako Beotibar taldeko kide dituen Xabat Altunarekin eta Unax Baldarekin, Mutrikuko Danok Bat taldeko Ekhi Leteren, Aiert Beristainen eta Aimar Floresen aurka jokatuko du.

Eneritz Lizardi mutrikuarrak berriz, Mutrikuko Danok Bat taldeko Eñaut Urreistirekin bikotea osatuz, Zumaiako Gonzalo Agirreren eta Julen Cabanillasen aurka neurtuko du bere indarra.

Xistera, gainerako klubekin batera, nesken zestak indarra har dezan lan asko ari da egiten, eta horren emaitzak dagoeneko hasi dira iristen.