Xisterak Zesta Puntako kromoak argitaratuko ditu

  • 2017-12-07

Abenduak 16ko finalean kaleratuko dira lehen kromoak  

Xistera Proiektuak Zesta Punta bultza nahian darrai, eta horretarako, kromo bilduma kaleratzea erabaki du. Kromobil etxearekin batera ateratako proiektua da, eta lehen gutun-azalak abenduaren 16ean irekiko dira Markina-Xemeinen. Izan ere, bertan jokatuko dira AVIA Xistera Zirkuituko Final Handiak, eta egun hori baliatuko du proiektu berri hau martxan ipintzeko.

Albuma ere egun horretan banatuko da, eta ale batzuk dohainik banatuko dira, egun horretan antolatzen diren ekintzetan parte hartzen dutenentzat. Bestela, albuma eta bi gutun-azal 5€ren truke eros daitezke.

ZORTE ON GUZTIEI, eta ea lehenbailehen lortzen duzuen albuma osatzea!

 

Partekatu albiste hauShare on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedInEmail this to someone