Xisterak hilaren 16-an ospatuko du batzar nagusia

  • 2016-04-06
  • Xistera elkartearen batzar nagusia

11:30etan izango da Abadiñon eta han klub guztiek hartuko dute parte

Zesta punta harrobitik bultzatzeko Euskadiko Euskal Pilota Federazioak bultzatu duen Xistera proiektuak urrats garrantzitsuak ematen jarraitzen du. Izan ere, hilaren 16an, larunbatean, Batzar Nagusia ospatuko da Abadiñon dagoen Federazioko egoitzan (11:30etan) eta hori egun garrantzitsua izango da modalitatearentzat, bertan Jai Alai berpizteko helburua lortzeko oinarri sendoak finkatzen saiatuko direlako, bai Hegoaldeko, baita Iparraldeko klub guztiak bat eginez.

Abadiñora hainbat klubek hurbilduko direla baieztatu dute dagoeneko. Bizkaitik Gernika, Berriatua, Markina, Ereño, Lekeitio, Durango eta Bilbao egongo dira, Arabatik; Gasteiz Jai Alai, Nafarroatik; Berriozar, Cabanillas eta Noain, eta Gipuzkoatik; Zumaia, Mutriku, Donostia, Tolosa, Hondarribia eta Andoain. Donibane Lohizune, berriz, Iparraldeko kluben ordezkaria izango da.

Batzarrean orain arte emandako pausoak aztertuko dira, erakundeekin egindako negoziaketak barne. Horretaz gain, proiektuaren egoera zein den emango da ezagutzera eta etorkizunean antolatuko diren ekintzak ere aipatuko dira.