Xisterak eta Noticias de Gipuzkoak laguntza hitzarmena sinatu dute

  • 2018-02-01

Xisterak eta Noticias de Gipuzkoak hitzarmena sinatu dute Donostian. Bertan izan dira Ibon Urreisti, Xisterako presidentea, eta Adolfo Roldan, Noticias de Gipuzkoako zuzendaria, bien arteko akordioa sinatzeko.

Akordio hori medio, egunkari gipuzkoarrak, urtean zehar hiru artikulu argitaratuko ditu, Xisterak erabakitzen dituen gaiekin. Horretaz gain, Xisterako informazio guztia jasoko dute sare sozialetara, Facebookera edo Twitterrera, eta horretaz gain, kiroletako sailak on line duen espazioan, Xisterak bere lekua izango du, duen informazio guztia argitaratzeko.

Publizitate arloan ere izango du bere lekua, eta horrela, 2x4ko lekua izango du, bai Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian jokatzen diren torneoetarako eta baita finaleratarako ere, eta bi publizitate sartuko dira kiroletako sailean. Horrez gain, Xisterak 5x2ko bost iragarki izango ditu behar dituen uneetarako. Nesken lehiaketen, Kanpusaren edo uneko beste ekitaldiren baten berri eman nahi duenerako.

Horren trukean, Noticias de Gipuzkoak bere lekua izan beharko du Xisterako kolaboratzaileen artean, eta bere ikurra erabili beharko da Xisterak egiten dituen ekitaldietan, baita telebistako emankizunetan, iragarkietan, ea.