Xisterak bere bigarren hitzordua izango du Nafarroan

  • 2016-09-21
  • Zesta Punta jaialdia Donibane Lohizunen Xistera zirkuitoko finalekin

Cabanillasen jokatutako txapelketaren ostean, Noainera abiatuko da asteburu honetan

Asteburu honetan bertan Xistera Zirkuituak bere bigarren hitzordua izango du Nafarroan, abuztuaren 6 eta 7an Cabanillasen ospatutako txapelketaren ostean, orain Noainen txanda helduko baita eta han, larunbatean, 17:00etatik aurrera, torneoko finalerdiak jokatuko dira.

Ohikoa denez, jaialdiak hamabosna tantorako bi kinielak hartuko ditu, bata gazte mailakoa, eta bestea, nagusi mailakoa, eta guztira 16 bikotek hartuko dute parte. Maila bakoitzeko lehenengo bi sailkatuak irailaren 29an, ostegunean, San Miguel egunean, hain zuzen ere, arituko dira finalean.

Orain dela hilabete bat baino gehiago Cabanillasen antolatutako txapelketa, Laduche-Andonegik (nagusiak) eta Godwyn-Alonsok (gazteak) irabazi zutena, arrakastatsua izan zen eta Noainen ere oso harrera ona eta positiboa espero da.

Parte hartuko duten 32 pilotarien zerrenda badago ikusgai www.xistera.eus web orrian, Zirkuitua-Deialdiak arloan, hain justu, eta webgune honen bitartez ere hilaren 29an jokatuko diren finalak emitituko dira zuzen-zuzenean.