Xistera Zirkuituak baditu aurreneko txapeldunak

  • 2019-12-23

Merino-Lizardi nesketan, Antxon-Goixerri, mutilen maila nagusian, eta Vidal-Atain II.a, mutilen Bigarren mailan dira Xistera Zirkuituko aurreneko txapeldunak. Orain, Hirugarren mailakoak eta Kadete mailakoak falta dira, eta baita interjai Txapelketakoak ere.

Markina-Xemeingo Unin jokatu ziren finalak, ederrak izan ziren, antolakuntza bikainarekin, eta harmailak beteta, giro ezin hobean jokatu ziren neurketak. Saioa, ordea, egun guztikoa izan zen. Goizean umeekin jardunaldiak izan ziren Markina-Xemeinen, Etxebarrian, eta Berriatuan, eta denak batera pilotalekuan bazkaldu ostean, jokatu ziren finalak.

Neskak

Aldazabal – Calvo 0 / Merino – Lizardi 2 (10-15 eta 13-15)

Merinok eta Lizardik eraman zuten nesken finala. Lehen jokoan zortzinako berdinketara arte, gauzak estu joan ziren, baina hortik aurrera atzean Lizardik agindu egin zuen eta aurrean Merinok tantoak primeran amaitu zituen, lehen puntua batuz. 2-0, 2-2, 2-3, 3-3, 3-5, 5-5, 5-7, 7-7, 7-8, 8-8, 8-9, 9-9, 9-14, 10-14 eta 10-15.

Bigarren jokoan gauzak estu joan ziren, baina urdinek errenta txiki bat hartu zuten, eta hori kudeatzen primeran jakin zuten, garaipena erdietsiz. 3-0, 3-3, 4-5, 5-5, 6-5, 6-6, 6-8, 7-9, 9-9, 9-12, 10-12, 10-13, 11-13, 12-13, 12-14, 13-14 et 13-15.

Mutilak, 2. maila

Ibañez – Olazagazti 0 / Vidal – Atain II 2 (10-15 eta 11-15)

Vidalek eta Atain II.ak nagusitasun osoz irabazi zuten Bigarren Mailako finala. Lehen jokoan nagusi izan ziren hasieratik eta joko guztia kontrolpean eraman zuten, lehen puntua batuz.1-0, 1-1, 1-3, 3-3, 3-5, 5-5, 5-8, 7-8, 7-9, 8-9, 8-11, 10-11 eta 10-15.

Bigarren jokoa ere bide beretik joan zen, eta neurketa erabakita zirudienean, urdinek pilota batzuk galdu zituzten eta gorriei jokoan sartzeko balio izan zien, baina Vidalek eta Atainek ez zuten barkatu txapela eskuratuz. 1-0, 1-1, 2-1, 2-2, 2-3, 3-3, 3-6, 5-6, 5-10, 9-10, 9-11, 10-11, 10-1311-13 eta 11-15.

Mutilak, 1. maila

Antxon – Goixerri 2 / Gonzalez – Manci 0 (15-13 eta 15-13)

Lehen jokoan urdinak bikain hasi ziren 1-5 aurreratu ziren, baina gorriak jokoan sartzen joan ziren. Hala ere urdinek 13nako berdinketara arte aurretik ibiltzeko modua egin zuten, baina azkenean Antxonek eta Goixerrik lehen puntua batu zuten. 1-0, 1-1, 1-5, 5-5, 5-6, 6-6, 6-8, 7-8, 7-9, 7-10, 8-10, 8-11, 10-11, 10-12, 11-12, 12-12, 12-13, 13-13 eta 15-13.

Bigaren jokoan gauzak estu hasi ziren, eta seinako berdinketara arte horrela joan ziren, baina gero Antxonek eta Goixerrik zuloa zabaldu zuten, eta ez zuten barkatu, garaipena erdietsiz. 2-0, 2-2, 2-3, 3-3, 5-3, 5-5, 5-3, 5-5, 6-6, 11-6, 11-7, 12-7, 12-9, 13-9, 13-11, 14-11, 14-13 eta 15-13.

Argazki bilduma ikusi