Xistera UGAREIN zirkuitoa Durangora iritsiko da

  • 2018-10-29

Xistera UGAREIN zirkuitoa azken txanpan sartzen ari da, eta pilotariek puntuak pilatzen joan behar dute gutxienez finalerdietan sartu ahal izateko.

Durangoko pilotalekuan arituko dira ostegun honetan, azaroaren lehen egunean. Goizean, 11:00etatik aurrera jokatuko dira kanporaketak, eta beti bezala bai gazte eta baita maila nagusian ere kiniela erara jokatuko dira kanporaketak. 15tantora jokatuko dira neurketa hauek. Kiniela bakoitzeko aurreneko bi bikote sailkatuek jokatuko dituzte arratsaldean finalak 18.30etatik aurrera.

Gazte mailan, A.Galletebeitia, Perez, Jouanteguy, Gandiaga, Arrillaga, Lertxundi, Sorozabal, Garcia, De Betelu, Derive, Goitiandia, Iturralde, P.Galletebeitia, Oyhenard, Olazagasti eta Alonso izango dira lanean jardungo diren pilotariak.

Maila nagusian, berriz, Antxon, Aaron, Barinagarementeria, Zuloaga, Etcheberry, G.Mandiola, Anton, Urriolabeitia, Zugaitz, A.Elkorobarrutia, J.Mandiola, Uranga, Fernandez, Olasaolo, Suso eta M.Elkorobarrutia.

Beti egiten den moduan, bikoteen zozketa kanporaketak hasi baino ordu bat lehenago egingo da.