Sustapena

Zestaren sustapenenaren ahaleginean beste urrats bat eman da gaztetxoekin

Sustapenaren barruan Xisterak hainbat ekimen egiten ditu, eta horietako bat gaztetxoekin egiten duena da, azken batean euren esku baitago etorkizuna.

Horretarako hainbat ekintza antolatu dituzte, beti ere umeak zestara erakarri eta kirol hau ezagutzeko. Guzti hori irailaren bigarren asteburuan kanpus batekin biribildu zuten. Hernaniko Galarreta izan zen ardatza, baina Tolosako Uzturpe, Donostiako Karmelo Balda eta Andoaingo Arrate ere erabili zituzten asteburu eder bat pasatzeko.

100 ume batu ziren, eta eurekin 10 begirale. Zesta gertuagotik ezagutzeaz gain, kirol honen inguran dabiltzan ume askok eta askok elkar ezagutu eta lagun egiteko ere balio izan zuen.

Hainbat ekintza eraman zituzten aurrera, eta tartean Manex Urtasun eta Iker Foronda pilotari profesionalak ere izan ziren. Lehen egunean hitzaldi bat eman zuten zesta munduaren inguruan, eta bigarrengoan erakustaldi bat eskeini zuten. Ekimen hau aberasgarria izan zen denentzat eta izango du jarraipena.

IZAN ZIRELAKO GARA, ETA GARELAKO IZANGO DIRA.

Bideoa