Danok Bat Pilotazale Elkartea

Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkartean, bi pelota modalitate ditugu, Zesta Punta eta Pala, baina batez ere Zesta Punta sustatzen duen elkartea da. Mutrikuk betidanik izan duelako erlazio estua Zesta Puntarekin eta herrian Zesta Puntarako zaletasuna handia egon delako (122 pilotari profesional eman ditu gure herriak historian zehar).

Gure Helburuak

Pilotariekin eta beraien Gurasoekin

  • Zesta Puntako Kirola ahalik eta modu egokienean irakatzi, materiala (zestak, pilotak, kamisetak, e.a.) utziz, jokoan, inongo trabarik gabe, iharduteko.
  • Kiroltasuna, Zintzotasuna eta Elkarrenganako Errespetoa irakatzi.
  • Gurasoen inplikazioa eta laguntasuna, ezinbestekoak direlako helburu hauek denon artean bete ahal izateko.

Herriarekin

  • Zesta Punta Kirola gorde eta mantendu gure herriko memorian.
  • Aldi berean, gure herriko gazteen artean, Zesta Punta Kirola bultzatu eta zaletasuna indartu.
  • Kirolarekin bat eginik, Mutrikuko herriaren izena zabaldu.

Euskal Pelotarekin

  • Zesta Punta Kirola sustatu, bai herri mailan eta bai inguru guztian.
  • Zesta Puntarenganako Zaletasuna sortu, mantendu eta geure geurea den kirol hau indartu.
  • Zesta Puntari bere lekua eman berriro, beste elkarte, federazio eta instituzioekin batera lan eginez.

Harremanetarako

Jon Mendizabal "Goixerri"

Babesleak

Arabako Foru Aldundia
Bizkaiko Foru Aldundia
Eusko Jaurlaritza
Nafarroako Gobernua
DANOBAT Group
Gestilan Asesores
AVIA
Cioka Cretiva komunikazioa eta publizitatea
Irizar autobusak