Xistera Masterseko finalerdiak abuztuaren 14an jokatuko dira Markina-Xemeinen

  • 2020-08-06

Xistera Masterseko finalerdiak abuztuaren 14an jokatuko dira Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan.

Bertan arituko dira, final-laurdenetan garaipena lortu zuten bi bikoteak, eta baita zuzenean sailkatuta zeuden Gonzalez-Manci eta Antxon-Goixerri.

19.00etan hasiko den jaialdian, Gonzalez eta Manci, Arberen eta Danel Mandiolaren aurka neurtuko dira, eta Antxon eta Goixerri, berriz, Aaronen eta Urangaren aurka.