Xistera Laguna kanpaina, handitu eta zabaldu nahi dugu

  • 2019-08-14

2018ko deboraldirako martxan jarri genuen “Zure laguntzak ez dauka preziorik” babes kanpaina bizirik dirau eta dagoeneko 1000 bazkideren mugarrira iristeko gutxi falta da. Horrexegatik urte bukaerarako helburu garbi bat ipini gara, 1000 lagunetik gora izatea.

Xisterak ahalik eta lagunik gehien behar ditu. Jende asko ari da lanean eta bolondres gainera, baina proiektua hazten ari den moduan, laguntza gehiago behar du eta horretarako nahi ditu “Xistera Lagunak”. Hori izateko ez dago ezer ordaindu beharrik, baina aldi berean lagun egiten denak onurak izango ditu. Horrela, Xisterak antolatzen dituen ekitaldietan sarrerarik jarriko balitz, Xistera Lagunek ez lukete ordaindu beharko, adibidez. Online dendan salgai dauden Xisterako produktuetan deskontuak eta etorkizunean sortu daitezkeen bestelako abantailak ere, eskura izango dituzte.

Animatu eta parte hartu, egin beharreko guztia formulario labur bat betetzea besterik ez da eta horrela proiektu hau aurrera eramaten lagunduko gaituzu.

Xistera Laguna izan nahi dut