UGAREIN zirkuitoak Berritxun izango du hurrengo geldialdia

  • 2018-10-03

Xisterako UGAREIN zirkuitoak Berritxun izango du hurrengo geldialdia. Ostiralean jokatuko dira finalerdiak 19.30etan, eta betiko moduan kiniela erara jokatuko da, 15 tantora.

Jaialdia hasi baino ordubete lehenago egingo da bikoteen zozketa. Bi mailetako bi bikoterik onenek lortuko dute urriaren 12an jokatuko diren finaletan aritzeko txartela.

Gazte mailan, Ibarluzea, Vidal, Etchegaray, Goitiandia, Lizardi, Arrillaga, J.Sorozabal, Agirre, Mandiola, G.Sorozabal, Mendizabal, Iparragirre, Zamora, Segurola, Ruiz eta Iriondo arituko dira.

Maila nagusian, berriz, Antxon, Goixerri, Etcheberry, Mandiola, Laloo, Iturrino, Zuloaga, Barinagarenteria, Ibarluzea, Manci, Mandagaran, Elkorobarrutia, Olasolo, Dubourg, Tocoullet eta Elkorobarrutia arituko dira.