Tolosan erabakiko dira AVIA Xistera Zirkuituko finalerdiak

  • 2017-12-05

Zirkuituko azken jaialdia jokatuko da ostiralean Gipuzkoako herriko Beotibar pilotalekuan (11:30)

Ostiralean amaituko da AVIA Xistera Zirkuituko lehen fasea. Hamaikagarren jardunaldiaren ondoren, asteburuan jokatuko dira AVIA Xistera Zirkuituko finalerdiak. Azken jardunaldian, ohikoa den moduan, hainbat pilotarik finalerdietara sailkatzeko aukera dute, eta berau xahutuko dute Mutrikun egon ahal izateko.

 

Hamar jardunaldi jokatu dira orain arte, eta gazte eta heldu mailetan hainbat postu daude erabakitzeke. Horiek azken jardunaldian erabakiko dira, Tolosan jokatuko den jaialdiarekin batera. Aste honetako zubia baliatuta, Tolosan IV. Elola Memoriala jokatuko da ostiralean 11:30etatik aurrera.

Beti bezala, jaialdiko finalerdietan irabazi duten bi bikoteak ariko dira zuriz jantzita. Horrela, gazte mailan gorriz Baptiste Godwyn eta Maxime Berdoulay ariko dira, eta urdinez, aldiz, Bixente Gonzalez eta Ander Lekube izango dira. Helduetan, berriz, Alex Ibañez eta Antton Gandiaga ariko dira gorriz, eta urdinez, Antxon Alberdi eta Theo Laborde izango dira galtza zuriz jantizata.

Jaialdiaren hurrengo egunean hasiko dira AVIA Xistera Zirkuituko finalerdiak. Mutrikuko finalerdietan (19:00), Zirkuituko sailkapeneko hiru pilotari onenak ariko dira, hurrengo astean Mutrikun jokatuko diren finalera sailkatu ahal izateko.

FINALERAKO EZUSTEKOAK

Xistera Proiektuak aurrera darrai bere Zesta Puntaren festa antolatu nahian, eta egun horretarako antolatu dituen hainbat ekintzen berri eman nahi dugu. Lehenik, gaztetxoenentzat kromoak izango direla. Kromoen salmenta abenduaren 16ean bertan hasiko da.

Partekatu albiste hauShare on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedInEmail this to someone